Badakizue ze egitten jakun harrigarrixena? Guk (mertzedarixetakuok) bagenkixan ikastolan, institutuan-eta beste libertade bat zeguana, laikuak zirana, beste era baten irakasten zana… Baiña asko-asko flipau genduan brutalidadiakin!
Monjak, zaplaztekoren bat, kokotekoren bat emoten zeskuen. Gitxi. Zigorrak, mordua! Disziplinia handixa zan, baina dana beste era baten. Eskolia oso-oso garbi zeguan, gelak edarrak ziran, landara asko, dekorauta erretratu polittekin, esaldi edarrekin (pixkat Paulo Coelho, tira…). Kapillan Jesukristo gurutxiltzatua biharrian, Jesukristo berpiztua zerura igotzen… Erlijiñuak be desberdina emoten zeban: jainkua errukiorra zan, aitta ona, amabirjiñia ama goxua. Konfesiñuak be gela abten egitten ziran: abadiak galdetzen zeskun ia zelan konpontzen giñan lagunekin, gurasuekin,… eta listo! La Salle, ostera, oso zikin zeguan, mutillak oso zakar tratatzen zittuezen (ez zekixen zelan tratatu neskak). Galetan jende asko eta kolpiak be bai. Mutillak jotzen zittuezen. Gu zigortuta. Konfesiñuak horripilantiak: "te tocas? Tienes pensamientos impuros?". Sexua baiño ez zeken buruak abade (ez lasalletarrak) buruan! Heidi kuadrilla giñen gu 14 urtekin! Benetan! Aldaketa brutala! Arrate-balletik Bronxera! leire n Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko martxoak 1 13:19): > Barandiaranen lekukotasuna gogorra da, oso. > Leire, zuk bota dozuna ez da gitxiago. > Zeozertxo hobetu dogulakuan, behintzat. > > Hamen be laga nahiko bazendu... > http://sustatu.eus/1456826414343 > > Zenbat tonelada zikinkerixa egongo ete dan, oindiokan, alfonbrapietan. > Eta ez hain aspaldikua, zoritxarrez. > > a. > > > > leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen > (2016(e)ko martxoak 1 13:15): > > Bai, ondo uletu dozu. Imanol eta bixok ibili gara komentatzen La Sallen > bizi > > izandakua: biolentzia. > > > > Nik beheko La Sallen ikasi nuen 1982tik 86ra. Irakasle batzuek, batez be > > frailliak jo egitten zebezen ikasle mutillak (ez zan hainbeste urte > eskolia > > mistua zana). > > > > Bazeguan irakasle fraile bat, El Sebo, matematika emoten zebana eta > > zuzendarixa izan zana. Zorrotz hórretakua. Nere lagunak (neri ez zestan > > emon) kontatzen zeben, neskak danak, ikutu lizunak egitten zittuala gelan > > erdixan arbelera etara ezkero, nahi barik moduan. Danak urtetzen zeben > > halakuetan besuak kruzauta bular gaiñian, estatzeko edo. > > > > Beste fraile bat be salatu zeban ikasle batek, mutilla oinguan, > proposamen > > lizunak edota ikutuak (ez dot goguan) egin zetsalako. Mutilla bihurrixa > zan, > > eta zorokerixatzat hartu zeben. Frailia eskolaz aldatu zeben. Oin urte > > batzuk Eibarrera itzuli zan. Ez dakitt oin daguan. > > > > Neri irakasle seglar batek (nere bizitzan izan dodan irakaslerik > txarrenak) > > borradoria bota zestan klaseko puntarik punta. erreflejo onak izan > nittuan > > eta karpeta jarri arpegi aurrian. Eskerrak, puntiak zulua egin zeban etan > > forruan, begixan parian! > > > > Jipoiak ikusi izan dittut, klasismua eta gurasuen barri jakin nahi. > Higoin > > haundixa! Irakasteko modu atzerakoia, biolentzixa, zikinkerixia, > > erlijiñuaren ikuspegi frankistia… Eta hori monja eskola batetik > nentorrela! > > > > Ointxe badakit aldatu dana, baiña ez netsake lagako nere inguruko ume edo > > gaztetxori bertan sartzen! Barrua iraultzen jata, benetan! > > > > leire n > > > > Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko > > martxoak 1 12:40): > >> > >> Gaur Alberto Barandiaran kazetariak hau kontatu du Berrian, Spotlight > film > >> oskarizatuak gogora ekarri dionarekin: > >> > >> > >> > http://www.berria.eus/paperekoa/2195/038/001/2016-03-01/spotlight_hemen_gaur.htm > >> > >> "Gazte ginenean, guk abusuak jasan genituen Irungo La Salle eskolan. > Anaia > >> Valeriok, gure tutoreak, asteko azken ordua aprobetxatzen zuen gure > aurrean > >> jarri eta patxadaz hitz egiteko, giro lasaian. Esertzen zen bere > mahaiaren > >> aurrealdean, edo ikasmahaien lehen lerroko eserlekuan, guri begira, eta > >> gogoetan hasten zen, lagun artean bezala. Han esaten zirenak ezin zirela > >> gelatik atera behar azpimarratzen zuen maiz. Hori zela gure > konfiantzazko > >> eremua. Behin esan zigun ezagutzen zituela gu bezalako gazteak elkarri > >> zakila ukitzen ziotenak, «konfiantza edo adiskidetasuna» erakustearren. > Ez > >> zuela ezagutzen adiskidetasun aitorpen benetakoagorik elkarri > masturbatzea > >> baino. Hamahiru urte genituen. (...) Spotlight filmak halako gogoa > pizten du > >> gure lanbidearekiko, egia da. Halako aldarri bat: kazetaritzak baduela > >> injustiziak salatzeko gaitasuna, eta, batez ere, eginbeharra. Gaur, > hemen." > >> > >> Gero ikusi ditut Twitterren gure zerrendakideak Leire Narbaiza eta > Imanol > >> Magro komentatzen La Salla Eibarko kasuak... ondo ulertu badut. > >> > >> Dakizuena zabaldu nahi baduzue hemendik, gonbidatzen zaituztet: txioek > >> baino permanentzia gehixeago dauka (nire ustez) Eibartarrak zerrendako > >> artxiboak. > >> > >> Luistxo > >> > >> > >> > >> > >> _______________________________________________ > >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: > [email protected] > >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > >> > >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > > > > > _______________________________________________ > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: > [email protected] > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
