Barandiaranen lekukotasuna gogorra da, oso. Leire, zuk bota dozuna ez da gitxiago. Zeozertxo hobetu dogulakuan, behintzat.
Hamen be laga nahiko bazendu... http://sustatu.eus/1456826414343 Zenbat tonelada zikinkerixa egongo ete dan, oindiokan, alfonbrapietan. Eta ez hain aspaldikua, zoritxarrez. a. leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko martxoak 1 13:15): > Bai, ondo uletu dozu. Imanol eta bixok ibili gara komentatzen La Sallen bizi > izandakua: biolentzia. > > Nik beheko La Sallen ikasi nuen 1982tik 86ra. Irakasle batzuek, batez be > frailliak jo egitten zebezen ikasle mutillak (ez zan hainbeste urte eskolia > mistua zana). > > Bazeguan irakasle fraile bat, El Sebo, matematika emoten zebana eta > zuzendarixa izan zana. Zorrotz hórretakua. Nere lagunak (neri ez zestan > emon) kontatzen zeben, neskak danak, ikutu lizunak egitten zittuala gelan > erdixan arbelera etara ezkero, nahi barik moduan. Danak urtetzen zeben > halakuetan besuak kruzauta bular gaiñian, estatzeko edo. > > Beste fraile bat be salatu zeban ikasle batek, mutilla oinguan, proposamen > lizunak edota ikutuak (ez dot goguan) egin zetsalako. Mutilla bihurrixa zan, > eta zorokerixatzat hartu zeben. Frailia eskolaz aldatu zeben. Oin urte > batzuk Eibarrera itzuli zan. Ez dakitt oin daguan. > > Neri irakasle seglar batek (nere bizitzan izan dodan irakaslerik txarrenak) > borradoria bota zestan klaseko puntarik punta. erreflejo onak izan nittuan > eta karpeta jarri arpegi aurrian. Eskerrak, puntiak zulua egin zeban etan > forruan, begixan parian! > > Jipoiak ikusi izan dittut, klasismua eta gurasuen barri jakin nahi. Higoin > haundixa! Irakasteko modu atzerakoia, biolentzixa, zikinkerixia, > erlijiñuaren ikuspegi frankistia… Eta hori monja eskola batetik nentorrela! > > Ointxe badakit aldatu dana, baiña ez netsake lagako nere inguruko ume edo > gaztetxori bertan sartzen! Barrua iraultzen jata, benetan! > > leire n > > Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko > martxoak 1 12:40): >> >> Gaur Alberto Barandiaran kazetariak hau kontatu du Berrian, Spotlight film >> oskarizatuak gogora ekarri dionarekin: >> >> >> http://www.berria.eus/paperekoa/2195/038/001/2016-03-01/spotlight_hemen_gaur.htm >> >> "Gazte ginenean, guk abusuak jasan genituen Irungo La Salle eskolan. Anaia >> Valeriok, gure tutoreak, asteko azken ordua aprobetxatzen zuen gure aurrean >> jarri eta patxadaz hitz egiteko, giro lasaian. Esertzen zen bere mahaiaren >> aurrealdean, edo ikasmahaien lehen lerroko eserlekuan, guri begira, eta >> gogoetan hasten zen, lagun artean bezala. Han esaten zirenak ezin zirela >> gelatik atera behar azpimarratzen zuen maiz. Hori zela gure konfiantzazko >> eremua. Behin esan zigun ezagutzen zituela gu bezalako gazteak elkarri >> zakila ukitzen ziotenak, «konfiantza edo adiskidetasuna» erakustearren. Ez >> zuela ezagutzen adiskidetasun aitorpen benetakoagorik elkarri masturbatzea >> baino. Hamahiru urte genituen. (...) Spotlight filmak halako gogoa pizten du >> gure lanbidearekiko, egia da. Halako aldarri bat: kazetaritzak baduela >> injustiziak salatzeko gaitasuna, eta, batez ere, eginbeharra. Gaur, hemen." >> >> Gero ikusi ditut Twitterren gure zerrendakideak Leire Narbaiza eta Imanol >> Magro komentatzen La Salla Eibarko kasuak... ondo ulertu badut. >> >> Dakizuena zabaldu nahi baduzue hemendik, gonbidatzen zaituztet: txioek >> baino permanentzia gehixeago dauka (nire ustez) Eibartarrak zerrendako >> artxiboak. >> >> Luistxo >> >> >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
