2016-02-24 15:21 GMT+01:00 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>:

> Eta bere obrarik badakagu Eibarren?
>

Oker ez banago, eta Goardia Zibilek bere azken erregistroan ez bazuten nahi
gabe apurtu edo eraman, Kulturalean egon bazegoen obra txikiren bat.

Eneko



> Honek akordau eragin desta Tabakaleran ikusittako lan batzuen kontua.
> Espazio horretan Kutxaren aretua dago eta bertan (pasa dan hillian
> behintzat) bako honen fondoko margolanen erakusketia.
>
> Ikusten izan giñanian burura etorri jatan Urkusuko Caja de Ahorros
> Municipal zanak zekan sukursalian Eibarko pinttore baten triptukua zeguala
> (esango neuke Beorlegi zala pinttoria). Hiru andrazko zutiñik eta airian,
> lurra ikutu barik.
>
> Itxi zan hori buleguori, eta pintturok beste nunbaitten ikusi dittudala
> uste dot. Baiña nun? Ointxe bertan nun ete dagoz? Holako ondaria ez litzake
> Eibarren geratu biharko?
>
> Zuetako iñork badaka akorduan?
>
> leire n
>
> Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> otsailak 24 08:27):
>
> Marino Plaza artista hil da:
>> http://etakitto.eus/berriak/marino-plaza-artista-eibartarra-hil-da.html
>>
>> Gaur hil da Marino Plaza (1943-2016), Lasturren bizi zen artista
>> eibartarra. Fernando Beorlegi, Daniel Txopitea eta Iñaki Larrañaga
>> Iglesias artistekin batera, Gorutz Taldea sortu zuen laukotean egon
>> zen Plaza, 1974an. Sasoi hartan Euskal Herrian egiten zen paisaia
>> idealista eta margolan kostunbristatik aldentzeko asmoz osatu zuten,
>> bide berriak ikertzeko eta elkarrekin erakusketak antolatzeko
>> helburuarekin. Taldearen lanak Eibarren ez ezik Elgoibarren, Gernikan,
>> Irunen, Gasteizen eta Iruñean izan ziren ikusgai, besteak beste.
>> Geroago, artista bakoitzak bere bideari bakarka ekin zion. Hala ere
>> erakusketa kolektiboa antolatu zuten 2004an, Donostian, Egia kultur
>> etxean, “Reencuentro Grupo Gorutz” izenburuarekin. Hori izan zen
>> Gorutz taldearen azken erakusketa.
>>
>> a.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to