Eta bere obrarik badakagu Eibarren? Honek akordau eragin desta Tabakaleran ikusittako lan batzuen kontua. Espazio horretan Kutxaren aretua dago eta bertan (pasa dan hillian behintzat) bako honen fondoko margolanen erakusketia.
Ikusten izan giñanian burura etorri jatan Urkusuko Caja de Ahorros Municipal zanak zekan sukursalian Eibarko pinttore baten triptukua zeguala (esango neuke Beorlegi zala pinttoria). Hiru andrazko zutiñik eta airian, lurra ikutu barik. Itxi zan hori buleguori, eta pintturok beste nunbaitten ikusi dittudala uste dot. Baiña nun? Ointxe bertan nun ete dagoz? Holako ondaria ez litzake Eibarren geratu biharko? Zuetako iñork badaka akorduan? leire n Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko otsailak 24 08:27): > Marino Plaza artista hil da: > http://etakitto.eus/berriak/marino-plaza-artista-eibartarra-hil-da.html > > Gaur hil da Marino Plaza (1943-2016), Lasturren bizi zen artista > eibartarra. Fernando Beorlegi, Daniel Txopitea eta Iñaki Larrañaga > Iglesias artistekin batera, Gorutz Taldea sortu zuen laukotean egon > zen Plaza, 1974an. Sasoi hartan Euskal Herrian egiten zen paisaia > idealista eta margolan kostunbristatik aldentzeko asmoz osatu zuten, > bide berriak ikertzeko eta elkarrekin erakusketak antolatzeko > helburuarekin. Taldearen lanak Eibarren ez ezik Elgoibarren, Gernikan, > Irunen, Gasteizen eta Iruñean izan ziren ikusgai, besteak beste. > Geroago, artista bakoitzak bere bideari bakarka ekin zion. Hala ere > erakusketa kolektiboa antolatu zuten 2004an, Donostian, Egia kultur > etxean, “Reencuentro Grupo Gorutz” izenburuarekin. Hori izan zen > Gorutz taldearen azken erakusketa. > > a. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
