10 urte, Presi! Zelan doian denporia! Gustau jata posta eta klubian egiten
dan biharra goratu dozu, baiƱa zuri eskerrak emon bihar detsuguz egin dozun
bihar guztiangaittik!

Hori bai, ez deskuzu esan zein ete dan errelebua! Andrazkoren bat? Gaztia?
Beteranua?

Ba, Oierrek esan dabena: zorionak eta eskerrik asko

leire n, deporreko bazkide

Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
otsailak 11 15:55):

>
> Eibarko Klub Deportiboko presidente izan da 10 urtez Mikel Larreategi.
> Otsailaren 26an utziko dio presidente izateari. Agurra esateko orduan
> sarrera bat idatzi du bere blogean hamar urteotan bizi izandako kontu
> batzuk aipatuz eta etorkizunera begira deportiboan ikusten dituen erronka
> batzuk aipatuz.
>
> Hemen duzue Mikelen blog sarrera:
> http://eibar.org/blogak/erral/gero-arte-depor
>
> Aipatzen duen gai horietako bat erreleboa da, kirol eta kultur jarduerak
> antolatzeko prest dauden gazteen falta. Horrekin lotuta, administrazioak
> azken urteotan burokrazia nola oraindik gehiago konplikatu duen lan
> bolondreserako animatzen diren zoro apurrak nazkatzeraino. Bi horien
> ondorioz kirol eta kultur elkarteak lan bolondres eta lan profesionalaren
> arteko ezinezko oreka-desoreka sokan ez aurrera ez atzera zintzilik geratu
> dira. Dirurik ez profesionalki egiteko, denborarik ez bolondres moduan
> egiteko.
>
> Eskerrikasko eta Zorionak Mikel egindako lan guztiagatik!
>
> oier.
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to