Eibarko Klub Deportiboko presidente izan da 10 urtez Mikel Larreategi.
Otsailaren 26an utziko dio presidente izateari. Agurra esateko orduan
sarrera bat idatzi du bere blogean hamar urteotan bizi izandako kontu
batzuk aipatuz eta etorkizunera begira deportiboan ikusten dituen erronka
batzuk aipatuz.

Hemen duzue Mikelen blog sarrera:
http://eibar.org/blogak/erral/gero-arte-depor

Aipatzen duen gai horietako bat erreleboa da, kirol eta kultur jarduerak
antolatzeko prest dauden gazteen falta. Horrekin lotuta, administrazioak
azken urteotan burokrazia nola oraindik gehiago konplikatu duen lan
bolondreserako animatzen diren zoro apurrak nazkatzeraino. Bi horien
ondorioz kirol eta kultur elkarteak lan bolondres eta lan profesionalaren
arteko ezinezko oreka-desoreka sokan ez aurrera ez atzera zintzilik geratu
dira. Dirurik ez profesionalki egiteko, denborarik ez bolondres moduan
egiteko.

Eskerrikasko eta Zorionak Mikel egindako lan guztiagatik!

oier.


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to