Bai, Ardurabakuen aeroplanuakin, fetxak zuzenak badira behintzat (1930 Eibarren; 1934 Berrizen) ematen dau norabidia Eibartik Berrizera izango zala, baina Eibarren asmatutakuak ete ziran bertsuak?
Eibarko kantuen liburuan Ardurabakuen aeroplanuan bertsoak Anbrosio Atxa “Itxaso” izenarekin firmatuta datoz. Baina "Hiru gizon ilustre" ere "Itxaso"k firmauta ageri da, eta Lekeition bezala, beste herri askotan kantatu izan da "Hiru errege datoz". Ahotsak-en adibidez ( http://www.ahotsak.eus/arrasate/pasarteak/arr-018-008/ ) Arrasateko bertsio hau ageri da: *Hiru errege datoz kale nausitik,tripa saardoz beteta, ezin egon zutik.Meltxorrek heltzen dio Gasparri besotik,ez muturrez aurrera eroriagaitik.* Xabier Etxabek *Zarauzko Folklorea *liburuan dioenez Zarautzen eta Orion kantatu izan da "Hiru errege datoz" Arrasateko bertsio berdintsuan: *Hiru Errege datoz * *Kale Nagusitik,* *tripa ardoz beteta, ezin egon zutik.Meltxorrek heltzen diyo Gaxparri besotik,ez muturrez aurrera erortziagatik.*Are gehiago, Etxabek dio Bilintxen garaian kantu hori ezaguna zela Donostian, eta kantuaren sortzailea Biliintx izan ote zen sujeritu izan dela ere bai, baina Aita Zavalak Bilintxen autoretza ukatu zuela. Beraz, non geratzen da Anbrosio Atxa "Itxaso"ren autoretza? Ba ziur aski egokitzapenean (Eibarko erreferentziak sartzean, hiru erregeak hiru gizon ilustregatik aldatzean, Eibarko kale eta pertsonen izenak, eta joskerak sartzean, e.a.) eta Eibarren kantatzen den bigarren zati euskara-gaztelerazko horretan: *Hiru gizon ilustre itturri bidetik* *Mozkor-mozkor eginda Elgetakaletik* *Aulestik heltzen zion Loperi lepotik * *Ez muzturrez aurrera erortziagatik. * *La esposa decía Iriagaittikan: * *-No le puedo sacarle Tocayonetikan.* *Porque le gusta mucho napar beltzetikan* *No le gustará tanto Urkusuko urikan. * *Urkusuko itturrixak baleki berbetan * *Zerbaitt esango leuke astelehen goizetan. * Eta ardurabakuen aeroplanuan kasuan? Ba auskalo, nik ez dakit behintzat. oier. 2016-01-28 12:16 GMT+01:00 Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]>: > Oier A-k: > >> Martitzenian Berriz-en izan nintzan, eta hango dantzariek kontatu zidaten >> gerra aurreko karnabal konparsa bat rekuperatuko dutela aurten. 1934an >> Berrizko koadrila batek hegazkin bat egin zuela eta haren inguruan bertso >> batzuk idatzita batera eta bestera ibili zirela festan eta kantuan. >> Horixe berregiteko >> asmoa dutela aurten <http://anboto.org/berriz/1453895672861> Beinke >> euskal >> taldearen ekimenez. Bertsoekin fotokopiak egin dituztela eta papera eman >> zidaten eskura. Bertsoak irakurtzen hasi eta... bai, Eibarren 1930ean >> atera >> zuten Ardurabakuen aeroplanuaren bertsoak dira, Berrizko izen eta >> pertsonetarako egokitutakoak. Karnabal exportazioa? >> > Oier G-k: > Bai kuriosua. Kantugintzan betidanik gertatu izan dan gauza normala da > hori, baiña oinguan oso ondo trazau leike nundik nora egin daben bidia. > > Halako kasu pare bat etortzen jataz gogora: > - Lekitton "Hiru errege..." hasten dan kantu bat dago, Eibarko "Hiru gizon > ilustre..." kantuan kalkaua. Lekittar peto-petotzat dake, jakiña (eta ez > esan ezetzik!) ;-) > - "Hiru arioplano pasata / bat itxasora jauzi..." kantuen aldaeraz dagoz > Bermion, Lekitton eta Mutrikun (gitxienez); hiru herrixetan kontatzen da > herri parian jausittako abioi bati jarrittako koplak dirazela. > > -- > *** > Oier Gorosabel Larrañaga > http://www.abante.eus > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
