Oier A-k:
Martitzenian Berriz-en izan nintzan, eta hango dantzariek kontatu zidaten
gerra aurreko karnabal konparsa bat rekuperatuko dutela aurten. 1934an
Berrizko koadrila batek hegazkin bat egin zuela eta haren inguruan bertso
batzuk idatzita batera eta bestera ibili zirela festan eta kantuan.
Horixe berregiteko
asmoa dutela aurten <http://anboto.org/berriz/1453895672861> Beinke euskal
taldearen ekimenez. Bertsoekin fotokopiak egin dituztela eta papera eman
zidaten eskura. Bertsoak irakurtzen hasi eta... bai, Eibarren 1930ean atera
zuten Ardurabakuen aeroplanuaren bertsoak dira, Berrizko izen eta
pertsonetarako egokitutakoak. Karnabal exportazioa?
Oier G-k:
Bai kuriosua. Kantugintzan betidanik gertatu izan dan gauza normala da hori, baiña oinguan oso ondo trazau leike nundik nora egin daben bidia.

Halako kasu pare bat etortzen jataz gogora:
- Lekitton "Hiru errege..." hasten dan kantu bat dago, Eibarko "Hiru gizon ilustre..." kantuan kalkaua. Lekittar peto-petotzat dake, jakiña (eta ez esan ezetzik!) ;-) - "Hiru arioplano pasata / bat itxasora jauzi..." kantuen aldaeraz dagoz Bermion, Lekitton eta Mutrikun (gitxienez); hiru herrixetan kontatzen da herri parian jausittako abioi bati jarrittako koplak dirazela.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to