Nik arauak zehatz-mehatz ez dakizkit, baina

Eibarraino barbaroa da?

Deban trena hartzen baduzu eta ezagun batekin topo eginda, nora zoazen 
galdetuta, ez diozu esaten Eibarraino?

Nik bai. 
Eta gure aittak baitta be.

Sekula burutik pasatu ez Eibarreraino esaterik.

Neuk esaten...

Mx
Elna



From: Luistxo Fernandez 
Sent: Wednesday, January 13, 2016 2:58 PM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: [eibar] - Eibar(re)ko, Eibarrera(t), Eibarrerantz, 
Eibarreraino,Eibar(re)tik.


Alfontso Mujikak (Elhuyar Fundazioko hizkuntzalariak) Euskaltzaindiaren arau 
bat aldatzeko proposatu du. Herri-izenen deklinabideari dagokiona. Eibar eta 
bere deklinabidea erabili du Alfontsok.

http://31eskutik.com/2016/01/13/leku-izenen-deklinabidean-araututako-zenbait-bitasun-anakronismoa/


Orain legalak dira formula hauek, Euskaltzaindiaren arabera:

- Eibar(re)ko, Eibar(re)ra(t), Eibar(re)rantz, Eibar(re)raino, Eibar(re)tik

(hau da, balio dutela formulek parentesikoarekin, edo hori gabe: Eibarreko zein 
Eibarko, biak baleko)


Mujikak ez du 'Eibarreko' baztertzen bere proposamenean, baina bai behintzat 
Eibarraino barbaroa. Bere aburuz, honela behar luke deklinabideak:

- Eibar(re)ko, Eibarrera(t), Eibarrerantz, Eibarreraino, Eibar(re)tik.


Mesedez ondo ulertu: arauak ez dira Eibarrerako bakarrik... herri guztietarako 
behar dute, baina tira, atentzioa deitu dit Eibar erabili izanak adibideetan 
eta horregatik ekarri dut hona.


Luistxo



--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to