Alfontso Mujikak (Elhuyar Fundazioko hizkuntzalariak) Euskaltzaindiaren
arau bat aldatzeko proposatu du. Herri-izenen deklinabideari dagokiona.
Eibar eta bere deklinabidea erabili du Alfontsok.

http://31eskutik.com/2016/01/13/leku-izenen-deklinabidean-araututako-zenbait-bitasun-anakronismoa/

Orain legalak dira formula hauek, Euskaltzaindiaren arabera:

*- Eibar(re)ko, Eibar(re)ra(t), Eibar(re)rantz, Eibar(re)raino,
Eibar(re)tik*
(hau da, balio dutela formulek parentesikoarekin, edo hori gabe: Eibarreko
zein Eibarko, biak baleko)

Mujikak ez du 'Eibarreko' baztertzen bere proposamenean, baina bai
behintzat Eibarraino barbaroa. Bere aburuz, honela behar luke deklinabideak:

*- Eibar(re)ko, Eibarrera(t), Eibarrerantz, Eibarreraino, Eibar(re)tik.*

Mesedez ondo ulertu: arauak ez dira Eibarrerako bakarrik... herri
guztietarako behar dute, baina tira, atentzioa deitu dit Eibar erabili
izanak adibideetan eta horregatik ekarri dut hona.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to