Ez dot uste izakera konturik danik.Gehixago historixa kontuak. Dana dala, beste herrixetako kontu batzuk ez jataz interesatzen, batzuetan Eibarkuak be ez ;-)
Baiña eskualdian kontu hori hain da artifiziala! Esaterako Mutrikuko barri baiño Elgetakua gurago nik. Baiña eskualdian Elgeta sartu ez eta Mutriku bai! leire n Iban Arantzabal<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urriak 1 17:11): > Nik be gustura irakurriko neuke Debabarrenaren barri eta ez agendiaren > barri bakarrik. > > Nik ez dot esperantzarik galtzen. Izakeria be izango da... > > Iban > > El jueves, 1 de octubre de 2015, leire narbaiza arizmendi < > [email protected]> escribió: > >> Ondo dago. Bazan ordua emaldixak, adibidez, errez topatzeko! >> Oier, deseperantia da, errezoia dakazu! Nik, eskatziarren, eskatuko neuke >> alkarrekin koordinatzia, ekitaldi bi batera egon ez daittezen. Izan be, ez >> dakagu sekulako programaziñua eta askotan dagoz data hutsak eta era berian >> ekitaldi bi batera! >> >> Baiña herrixan bertan ezin bada halakorik egin, gatxa litzake eskualdian >> be ebitatzia! >> >> leire n >> >> >> Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko >> urriak 1 12:16): >> >>> >>> Ondo, pozten naiz. Hurrengo pausua Portalean egiten diren kultur >>> jarduera guztiak jasotzea, eta ez bakarrik udalak berak bultzatzen >>> dituenak. Adibidez, bitxia da baina webgune hori ikusita ezinezkoa da >>> konturatzea Portalean bertan dantza gela bat dagoela non astero 300 lagun >>> inguruk dantza egiten duten. Zaila da ulertzea zergatik Udalak bere gain >>> hartu behar dituen musika, zeramika edo dibujoko eskolak, eta ordea >>> dantzakoa ez, baina oraindik harrigarriagoa nola bisibilitate minimoa ere >>> ukatzen zaion. >>> >>> Agendarena? Ni etsi naiz. Pentsatzen hasi naiz nahita ari dela nor bere >>> kabuz. Aste honetako adibide bat. Bihar Coliseo antzokian Dantza ikuskizun >>> bat dago. Hemen Eibarko udalaren webguneko sarrera: >>> http://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/itzalak-txoriak Aurrerapausoa da >>> sarrera izatea, nahiz eta oraindik maitasun apur bat falta zaion kulturaren >>> komunikazioari. Udalak antolatzen du, baina udalaren webgunean ageri ez den >>> dantza taldeak, bere blogean kariño apur bat gehiago jartzen dio dantza >>> ekitaldi beraren komunikazioari: https://goo.gl/P3fh6O >>> >>> Ikuskizun horretako koreografoa aldameneko herrikoa da, Elgoibarkoa, eta >>> gure herrian ematen ditu dantza klaseak. Eibarko udalaren komunikazioan >>> hori ez da aipatu ere egiten. Barregarri ere gertatzen da nola aurkezten >>> duen Josu: "*bi koreografo ezagun sartzen dira: Paolo Mohovich eta Josu >>> Mujika.*". :-O >>> >>> Elgoibarren (ez udalaren webgunean, ez Barren aldizkarian...) ez duzue >>> aurkituko Eibarko Coliseoan izango den dantza ekitaldiaren berri, >>> elgoibartar batek koreografiatutako lana izan arren!!! Eta Eibarren nekez >>> enteratuko zarete, bihar bertan, Mixel Etxekopar zuberotarraren emanaldia >>> izango dela Elgoibarren. >>> >>> oier. >>> >>> 2015-10-01 9:26 GMT+02:00 Asier Sarasua <[email protected]>: >>> >>>> Eibarko udalak hauxe argitaratu dau oin dala gitxi: >>>> www.eibar.eus/kultura >>>> >>>> Autobonborik eitteko asmo barik (Codesyntaxek egin dabelako), baina >>>> uste dot Eibarko Udalak asmau egin dabela erabagi honekin. >>>> >>>> Orain arte nahiko sakabanatuta zekan informaziño guztia, gune >>>> bakarrian bateratu dau. Hortxe topauko dogu Portaleako, Coliseoko, >>>> Liburutegiko, Euskera saileko, Egoibarrako, Museoko, eta abarreko >>>> informaziño guztia. Ekitaldixak, albistiak, kontakturako helbidiak... >>>> >>>> Sare sozialetan oindiokan pixkat sakabanatuta dago Eibarko Udalan >>>> irudixa eta jarduna (kontu desberdin asko, bai Twitterren eta bai >>>> Facebooken; bakoitxa beran aldetik), baina hor be bateratzeko eta >>>> koordinatzeko asmua ei dago. Esango neuke hasi dirala, eta Eibarko >>>> Udalan Twitter kontua ondo hasi dala biharleku horretan. >>>> >>>> Pendiente gelditzen dan kontu bat? >>>> Oier Araolazak (eta Garik) aspaldi aldarrikatzen daben kontu bat: >>>> eskualde mailako agenda bateratu bat. Elgoibarren, Soraluzen, Elgetan, >>>> Ermuan... gauza interesgarri mordua egoten da, eta gehixenetan ez gara >>>> enteratzen. Eta inguruko herrixetakuak be, gitxi Eibarkuetaz. >>>> >>>> Baina bueno, hasieran esandakuan harira, lehenengo urrats hau gustau >>>> jatala. >>>> >>>> Ez badozue ezagutzen, hortxe dakazue: >>>> www.eibar.eus/kultura >>>> >>>> Erabiltzaile eta eibartar moduan, uste dot erabilgarrixa eingo jakula >>>> guztiori. >>>> >>>> a. >>>> >>>> _______________________________________________ >>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>>> [email protected] >>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>>> >>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>>> >>> >>> >>> >>> -- >>> >>> ____________________________________________ >>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected] >>> >>> >>> _______________________________________________ >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>> [email protected] >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>> >> >> > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
