Ondo dago. Bazan ordua emaldixak, adibidez, errez topatzeko!
Oier, deseperantia da, errezoia dakazu! Nik, eskatziarren, eskatuko neuke
alkarrekin koordinatzia, ekitaldi bi batera egon ez daittezen. Izan be, ez
dakagu sekulako programaziñua eta askotan dagoz data hutsak eta era berian
ekitaldi bi batera!

Baiña herrixan bertan ezin bada halakorik egin, gatxa litzake eskualdian be
ebitatzia!

leire n


Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urriak
1 12:16):

>
> Ondo, pozten naiz. Hurrengo pausua Portalean egiten diren kultur jarduera
> guztiak jasotzea, eta ez bakarrik udalak berak bultzatzen dituenak.
> Adibidez, bitxia da baina webgune hori  ikusita ezinezkoa da konturatzea
> Portalean bertan dantza gela bat dagoela non astero 300 lagun inguruk
> dantza egiten duten. Zaila da ulertzea zergatik Udalak bere gain hartu
> behar dituen musika, zeramika edo dibujoko eskolak, eta ordea dantzakoa ez,
> baina oraindik harrigarriagoa nola bisibilitate minimoa ere ukatzen zaion.
>
> Agendarena? Ni etsi naiz. Pentsatzen hasi naiz nahita ari dela nor bere
> kabuz. Aste honetako adibide bat. Bihar Coliseo antzokian Dantza ikuskizun
> bat dago. Hemen Eibarko udalaren webguneko sarrera:
> http://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/itzalak-txoriak Aurrerapausoa da
> sarrera izatea, nahiz eta oraindik maitasun apur bat falta zaion kulturaren
> komunikazioari. Udalak antolatzen du, baina udalaren webgunean ageri ez den
> dantza taldeak, bere blogean kariño apur bat gehiago jartzen dio dantza
> ekitaldi beraren komunikazioari: https://goo.gl/P3fh6O
>
> Ikuskizun horretako koreografoa aldameneko herrikoa da, Elgoibarkoa, eta
> gure herrian ematen ditu dantza klaseak. Eibarko udalaren komunikazioan
> hori ez da aipatu ere egiten. Barregarri ere gertatzen da nola aurkezten
> duen Josu: "*bi koreografo ezagun sartzen dira: Paolo Mohovich eta Josu
> Mujika.*". :-O
>
> Elgoibarren (ez udalaren webgunean, ez Barren aldizkarian...) ez duzue
> aurkituko Eibarko Coliseoan izango den dantza ekitaldiaren berri,
> elgoibartar batek koreografiatutako lana izan arren!!! Eta Eibarren nekez
> enteratuko zarete, bihar bertan, Mixel Etxekopar zuberotarraren emanaldia
> izango dela Elgoibarren.
>
> oier.
>
> 2015-10-01 9:26 GMT+02:00 Asier Sarasua <[email protected]>:
>
>> Eibarko udalak hauxe argitaratu dau oin dala gitxi:
>> www.eibar.eus/kultura
>>
>> Autobonborik eitteko asmo barik (Codesyntaxek egin dabelako), baina
>> uste dot Eibarko Udalak asmau egin dabela erabagi honekin.
>>
>> Orain arte nahiko sakabanatuta zekan informaziño guztia, gune
>> bakarrian bateratu dau. Hortxe topauko dogu Portaleako, Coliseoko,
>> Liburutegiko, Euskera saileko, Egoibarrako, Museoko, eta abarreko
>> informaziño guztia. Ekitaldixak, albistiak, kontakturako helbidiak...
>>
>> Sare sozialetan oindiokan pixkat sakabanatuta dago Eibarko Udalan
>> irudixa eta jarduna (kontu desberdin asko, bai Twitterren eta bai
>> Facebooken; bakoitxa beran aldetik), baina hor be bateratzeko eta
>> koordinatzeko asmua ei dago. Esango neuke hasi dirala, eta Eibarko
>> Udalan Twitter kontua ondo hasi dala biharleku horretan.
>>
>> Pendiente gelditzen dan kontu bat?
>> Oier Araolazak (eta Garik) aspaldi aldarrikatzen daben kontu bat:
>> eskualde mailako agenda bateratu bat. Elgoibarren, Soraluzen, Elgetan,
>> Ermuan... gauza interesgarri mordua egoten da, eta gehixenetan ez gara
>> enteratzen. Eta inguruko herrixetakuak be, gitxi Eibarkuetaz.
>>
>> Baina bueno, hasieran esandakuan harira, lehenengo urrats hau gustau
>> jatala.
>>
>> Ez badozue ezagutzen, hortxe dakazue:
>> www.eibar.eus/kultura
>>
>> Erabiltzaile eta eibartar moduan, uste dot erabilgarrixa eingo jakula
>> guztiori.
>>
>> a.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to