Bueno...
Neretako gauza bi diferente dira:
- Asier-txo: Asier txikia
- Asier-txu: Asier maittia.
Nere kasuan Imanol-txu beti erabili da
Imanol-txo, ze arraroa, neretako hori "giputxa" izango
litzateke.
Pentsatuko dot horretan.
Imanoltxu (Ze egingo detsagu, nik beti Imanol-txu)
Eta eskerrik asko.
-----Mensaje original-----
De: Asier Sarasua [mailto:[email protected]]
Enviado el: miércoles, 08 de julio de 2015 18:04
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] -txo ta -txu txikigarriak, galdezka
esango neuke nahiko bakarra dala -txo hori.
ez dot uste iñok esango dabenik etxetxu, liburutxu, mahaitxu,... edo
haunditxu, korrientetxu, azkartxu, zatartxu,... Zer esanik ez "amatxu".
Zalantza gitxi.
Dana dala, -txo>-txua horren eraginez, eta oro har, berba amaieran o>u
bilakaeria gertau leikialako, izan leike bakarren batek esatia, edo forma
bakarren bat erabiltzia, baina salbuespenan salbuespena.
asierTXO
(sekula bez Asiertxu)
Imanol Trebiño<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
uztailak 7 12:59):
> Tarteka begiratzen dot "Eibarko Euskara" liburua (zoratzeko bidian bai
> baiña zoratuta ez, :-).
>
> Bertan ikusten danez Eibarko txikigarri bakarra -txo da (193 or.).
> Baina neretako -txu be bada, eta nere ustez bixak erabiltzen dira, eta
> nik neuk bixak erabiltzen dittut: txikitxu, zatitxu... Bertan liburuan
> -txua be agertzen da baina hori -txo'ren aldakia da. -txu agian
> -txo'ren txikigarriagua izango zeikian.
>
> Gero www.ahotsak.eus/euskalkiak/debaerdikoa orrixan bixak agertzen
> dira, -txo eta -txu.
>
> Hau da, bat, bixak... Garbi izan dau horrek Eibartzaindiak?
>
> Badakizue, galdetziagaittik...
>
> Imanoltxu
> (edo Imanoltxo) edo...
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.