Atzo irakurri nuen, historia deigarria dantzen inguruan. Atentzioa deitzen
du  norainokoa zen elgoibartar eta eibartarren arteko amorru edo leia.
Zeozer gehiago egon behar du atzean, ez dakit.
Beltzarena ez hainbeste, entzuna edo irakurria. Eta dokumentatua egon behar
duela iruditzen zait.
Ikus : http://www.euskosare.org/kultura/esclavitud_vascos
Euskaldunak esklabu bezala, eta esklabu jabeak garai horietan gutxi gora
behera. Artikuluan, elgoibartarrak ( Domingo de Guelasoro, adibidez) eta
eibartarrak (Isasitarrak adibidez) aipatzen dira.

Apur bat off topic, baina elgoibartar eta eibartarren artean dantzan ez
ezik futbol partidetan ere ematen zen leia sanoagotxoari buruz atzo
irakurri zuena aipatu dit batek. Lerun zaharrean gertatutakoa omen da eta
90 urte dituen Luis Mari Cendoyak kontatutakoa da *"....el delantero del
Elgoibar amagó con rematar con la cabeza, pero marcó con el puño. Al acabar
el partido, su entrenador se acercó al vestuario del Eibar para hablar con
el portero azulgrana. Le preguntó si realmente el gol había sido mano y al
contestarle que sí, le soltó un puñetazo a su propio jugador por tramposo".*

Ama elgoibartarra eta aita eibartarra daukat, etxe barrukoak ez ditut
kontatuko  :-)


Eneko


2015-01-08 11:58 GMT+01:00 Oier Araolaza <[email protected]>:

>
> Istoria kurioso bat. Arrateko festatan elkartu dira Elgoibar eta Eibarko
> gazteak, haserretu dira, atera dituzte ezpatak eta zist eta zast, zaurituak
> han eta hemen eta mallabiar batek labankada eraman du kokotean.
>
> 1620an gertatutakoa, eta tartean dantza bat, lekaio-dantza zegoenez,
> horren berri jaso dugu dantzan-en, Olaiz Agirrebeña gure dantzari eta
> historialariak idatzitako artikuluan. Berez udaleko artxibozainak, Yolanda
> Ruiz-ek aurkitu, transkribatu eta Eibar aldizkarian argitaratutako kontua
> da hau, baina guk Arraten dantzan eta ezpatekin "jolasean" jarraitzen
> dugunez, istoria geurera ekarri dugu.
>
> http://dantzan.eus/kidea/olaiz/arrateko-soka-dantzari-ezpatadunak
>
> Tartean aipamen berezia du gatibu beltz batek, Yolandaren esanetan
> inguruotan ezagutzen den beltz baten lehen aipamena. Juan Martin Muskotegi
> Zabala elgoibartarrak esklabu beltza omen zuen, eta borroka-sesioan ez omen
> zen bera atzean geratzekoa.
>
> oier.
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to