Istoria kurioso bat. Arrateko festatan elkartu dira Elgoibar eta Eibarko
gazteak, haserretu dira, atera dituzte ezpatak eta zist eta zast, zaurituak
han eta hemen eta mallabiar batek labankada eraman du kokotean.

1620an gertatutakoa, eta tartean dantza bat, lekaio-dantza zegoenez, horren
berri jaso dugu dantzan-en, Olaiz AgirrebeƱa gure dantzari eta
historialariak idatzitako artikuluan. Berez udaleko artxibozainak, Yolanda
Ruiz-ek aurkitu, transkribatu eta Eibar aldizkarian argitaratutako kontua
da hau, baina guk Arraten dantzan eta ezpatekin "jolasean" jarraitzen
dugunez, istoria geurera ekarri dugu.

http://dantzan.eus/kidea/olaiz/arrateko-soka-dantzari-ezpatadunak

Tartean aipamen berezia du gatibu beltz batek, Yolandaren esanetan
inguruotan ezagutzen den beltz baten lehen aipamena. Juan Martin Muskotegi
Zabala elgoibartarrak esklabu beltza omen zuen, eta borroka-sesioan ez omen
zen bera atzean geratzekoa.

oier.

-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to