Bada, nik neuk, 28 urtera arte (egun 36 ditut) pasaporte venezuelarra izan nuen soilik, eta hemen bizi eta lan egin ahal izateko, nahiko maiz (uste dut 4 urtero zela, ez dut gogoan) "erresidentzia baimena" eskuratu behar izaten nuen.
Erresidentzia baimena eskuratzeko Polizia espainolaren egoitzara joan behar izaten nuen, komisaldegira alegia. Ez zen batere atsegina niretzat, ez. Bertan ilara luzea egin behar izaten genuen, aitak txantxetan esaten zuen bezala, "beltz eta mairuen artean". Urteek aurrera egin ahala (merkatu laborala, autonomo gisa aritzea...) gauzak dezente konplikatu ziren. 28 urterekin, azkenik, espainol egitea erabaki nuen. Erosotasunagatik, "segurtasunagatik", ez dakit. Gogoan dut nola joan nintzen berriz ere komisaldegira, espainiartzeko asmoz papel guztiekin. Besteak beste, Caracasen jaiotakoan aitak Espainiako kontsulatuan erregistratu ninduen, eta jaiotza agiri espainola nuen. Poliziari hori guztia erakutsi nionean, ondokoa bota zidan: "Pero si tú has sido siempre español". Jakin gabe, espainol izan naiz beti dirudienez. Gertatzen dena da ordura arte ez nuela eskatu espainola izatea, ez nuela, nolabait, nire "eskubidea" praktikara eraman. Baina bai, behinola ez nintzen "espainol", edo hori uste nuen. Orain, paperen arabera bederen, bai. 8 urte dira espainol egin nintzenetik, oraindik ere espainol sentitzen ez naizen arren. Baina 18 urterekin baino pragmatikoagoa naiz. Aukeran, nahiago euskal pasaportea. Baina venezuelarra eta espainolaren artean erabaki behar badut, nahiago biak izan eskura. Izatez, nazionalitate eta paper venezuelarrak ere baditut eta. Ale! 2014-09-18 13:41 GMT+02:00 Mikel Iturria <[email protected]>: > Kaixo. > > Euskara Patronatuan lanean nenbilela, duela hamabost bat urte edo, > garbitzaile portugaldarra etorri zitzaidan behin esanez: "¡Ya soy > española!". Eta nik zoriondu egin nuen. > > C´est la vie! > > Iturri > > Elena Laka<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen > (2014(e)ko irailak 18 10:44): > > Oso polita izan zen Hamadi gure bezero marokoarrak espainiar >> nazionalitatea lortu genuenean erakutsi zuen poza. >> >> http://eibar.org/blogak/elena/gorria >> >> “Pasaporte rojo, Laka, para moverme, con pasaporte Marruecos no puedo >> moverme” >> >> Batzuetan oraindik etortzen da bulegora, Espainian eta Frantzian egiten >> du lana tarteka, zazpi bat urteko semearekin etortzen da, beti Messiren >> kamiseta jantzita dakar mutikoak. >> >> Kontraesanak, bai. >> >> Elna >> >> >> >> *From:* Luistxo Fernandez <[email protected]> >> *Sent:* Wednesday, September 17, 2014 11:11 AM >> *To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]> >> *Subject:* [eibar] DNI jaurtiketa >> >> Egun batzuk barru Argia aldizkariak jai bat egingo du bere >> harpidedunekin-eta. >> >> >> http://www.argia.com/blogak/argia/2014/09/15/argia-eguneko-egitaraua-osorik/ >> >> Egitarauan, DNI jaurtiketa lehiaketa bat jarri dute. Kataluniatik ei >> dator ideia. 38 metroko errekorra lortu ei zen han. >> >> Gauza ludikoa, denborapasa. Hala ere... ez dakit, niri pixkat atzera >> egiten dit, estetikoki ez dela oso dotorea. Uste dut zerrenda honetan (edo >> bere idatzizko zutabe batean?) Elena Lakak aipatu zuela behin bere bezero >> musulman baten emozioa DNIa lortu zuenean azkenean. Iruditzen zait jende >> askok, seguruenik herri honetan zapalduenen dauden pertsonak, DNI bat >> lortzeko esperantza handiak dituela jarrita. Ze desberdintasun handia dago >> DNI bat eduki ala ez. >> >> Horregatik, pentsatzekoa da DNIa jaurtiko duten guztiek, gero jasotzeaz >> ez direla ahaztuko. >> >> Luistxo >> >> >> ------------------------------ >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Haritz Rodriguez //m. (+34) 620 966 213 //p. (+34) 943 900 870 //com: www.blogonbrands.com | www.barkingblogs.com //blog: www.tokitan.tv | www.monokuloa.com //twitter: @blogonbrands <http://twitter.com/blogonbrands> | @tokitan <http://twitter.com/tokitan> //adress: Mundaiz Bidea 10, 11. atea | 20012 Donostia (Gipuzkoa)
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
