Egun batzuk barru Argia aldizkariak jai bat egingo du bere harpidedunekin-eta.
http://www.argia.com/blogak/argia/2014/09/15/argia-eguneko-egitaraua-osorik/ Egitarauan, DNI jaurtiketa lehiaketa bat jarri dute. Kataluniatik ei dator ideia. 38 metroko errekorra lortu ei zen han. Gauza ludikoa, denborapasa. Hala ere... ez dakit, niri pixkat atzera egiten dit, estetikoki ez dela oso dotorea. Uste dut zerrenda honetan (edo bere idatzizko zutabe batean?) Elena Lakak aipatu zuela behin bere bezero musulman baten emozioa DNIa lortu zuenean azkenean. Iruditzen zait jende askok, seguruenik herri honetan zapalduenen dauden pertsonak, DNI bat lortzeko esperantza handiak dituela jarrita. Ze desberdintasun handia dago DNI bat eduki ala ez. Horregatik, pentsatzekoa da DNIa jaurtiko duten guztiek, gero jasotzeaz ez direla ahaztuko. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
