Aupa:


Udako tokian Internet barik nagoela eta, nahikoa daukat goizetan itzuli beharrekoaz,

2004ko uztailaren 14an izan  zan edo 15ean , espaloian  batu zinetenekoa ?

Gordeko dot eguna horretarako. (Liga kontuak alde batera itxita, Eibar taldearen liga-egutegia alegia, bihar egutegiaren zozketa )

Bertoko

05/07/2014 23:36(e)an, josu lezameta(e)k idatzi zuen:ar uste dot
Epa

Ez naiz oso kide aktiboa hemen... baina sarao hau ez dut galduko! Hor egongo naiz, hoba ez!

Jozulin

------------------------------------------------------------------------
*De:* Asier Sarasua <[email protected]>
*Para:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
*Enviado:* MiƩrcoles 2 de julio de 2014 15:07
*Asunto:* [eibar] EibarOrg - 10. urteurreneko jaialdixa

kaixo guztiori,

Jakingo dozuen moduan, EibarOrg-ko blog komunidadiak 10 urte beteko
dittu uztailan. Eibartarrak posta-zerrendiak 15 bete zittuan iaz.

Hori dala-eta, jai-batzorde bat antolatu genduan eta jaialdi bat
antolatu dogu datorren urrirako (lehenago ezin). Hantxe ibili gara
Leire Narbaiza, Elena Laka, Luistxo, Maialen Odriozola, eta ni neu
(Mendicute eta Ane Urkiola be bai, distantziatik).

Bizpahiru kafe, pintxo eta zurito hartu ostian, hauxe da erabagi doguna:

- Uda ostian egingo dogu: Urrixak 11, zapatua. Eguardixan.
- Sarao zabala: internauta euskaldunendako, danentzat zabalik:
"EibarOrg-k 10 urte (Euskal Blogosferak ere bai)".
- Sarao hori Arma Museuan izango da (Udalari eskatu detsagu). Gauza
xume samarra, baina politta. Arina. 3-4 hitzaldi labur, pare bat
laburpen-bideo (EibarOrg-ren historiaz, eta Euskal Blogosferaz oro
har), eta blog-irakurketa musikatu batzuk. (joango gara detalle
gehixago argitzen, hobeto lotu ahala... ). Eta pintxotxo batzuk.
- Sarao ostian bazkari erdipribaua EibarOrg-ko kidiendako. Datozen
astiotan abixauko detsuegu, nun izango dan, eta zelan emon bihar
dozuen izena.
- Guztio honetan Eibarko Udalan laguntzia eta babesa eukiko dogu.

Eibarnauta gehixenori zeozer eittia egokittuko jaku; zueri be bai.
Laster jakingo dozue zein izango dan zuen "papera" ;-)


http://eibar.org/albisteak/eibarorg-blog-komunitateak-10-urte-beteko-ditu-zatoz-gurekin-ospatzera

a.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] <mailto:[email protected]>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to