kaixo guztiori, Jakingo dozuen moduan, EibarOrg-ko blog komunidadiak 10 urte beteko dittu uztailan. Eibartarrak posta-zerrendiak 15 bete zittuan iaz.
Hori dala-eta, jai-batzorde bat antolatu genduan eta jaialdi bat antolatu dogu datorren urrirako (lehenago ezin). Hantxe ibili gara Leire Narbaiza, Elena Laka, Luistxo, Maialen Odriozola, eta ni neu (Mendicute eta Ane Urkiola be bai, distantziatik). Bizpahiru kafe, pintxo eta zurito hartu ostian, hauxe da erabagi doguna: - Uda ostian egingo dogu: Urrixak 11, zapatua. Eguardixan. - Sarao zabala: internauta euskaldunendako, danentzat zabalik: "EibarOrg-k 10 urte (Euskal Blogosferak ere bai)". - Sarao hori Arma Museuan izango da (Udalari eskatu detsagu). Gauza xume samarra, baina politta. Arina. 3-4 hitzaldi labur, pare bat laburpen-bideo (EibarOrg-ren historiaz, eta Euskal Blogosferaz oro har), eta blog-irakurketa musikatu batzuk. (joango gara detalle gehixago argitzen, hobeto lotu ahala... ). Eta pintxotxo batzuk. - Sarao ostian bazkari erdipribaua EibarOrg-ko kidiendako. Datozen astiotan abixauko detsuegu, nun izango dan, eta zelan emon bihar dozuen izena. - Guztio honetan Eibarko Udalan laguntzia eta babesa eukiko dogu. Eibarnauta gehixenori zeozer eittia egokittuko jaku; zueri be bai. Laster jakingo dozue zein izango dan zuen "papera" ;-) http://eibar.org/albisteak/eibarorg-blog-komunitateak-10-urte-beteko-ditu-zatoz-gurekin-ospatzera a. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
