Aupa!!
Plaentxian lagun bati galdetuta hona bere erantzuna:

Eta neretako be arrarua da hemen esaten dale diñuen forma hori... Nik
"Iñakik zer hartu bihar duk" entzundakuan entenditzen dotena da batueraz
litzakena: "Iñakik zer hartu behar dik (hiri)".

Ez dakit nik hor aittatzen daben "Plaentxian orain artean normal-normala
da" hori nundik etara daben...
Plaentxia eta Begaran hala esaten dabela gatx egitten jata siñistia. Ez
dago konkordantziarik, Serafiñek esan daben moduan.

leire


Iban Arantzabal<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
uztailak 20 21:41):

> Elgetan be Serafinek ondo esandako moduan. Beste hori txartzat joko
> giñuke. Klaro, Plazentzian batek jakin.
>
> Iban
>
> El domingo, 20 de julio de 2014, Serafin Basauri <[email protected]>
> escribió:
>
>  Joskera hori erabat da arrotza Eibarren; gehixago gaiñera, esango neukek
>> ez dala zuzena. Guk holan darabigu: "Iñakik zer hartu biajok" edo "Iñaki,
>> hik zer hartu bi'ok".
>>
>> Serafin
>>
>> 20/07/2014 16:38(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
>>
>>   kaixo,
>>
>>  galdera bat egin deste Plazentziatik, ia laguntzerik dakazuen:
>>
>> -----------------
>>  Kontsulta batekin natorrek. Ea Eibar aldean erabiltzen den Plazentzian
>> orain artean normal-normala izan den forma bat. Taberna batean gagozak
>> lagunartean, esate baterako, eta kaja daukanak, eskatzerakoan, ez badaki
>> nik zer nahi dudan, esango zidak: "Iñakik zer hartu bi'ok?". Hau da,
>> "Inaki, hik zer hartu behar duk" forma deikiduna erabili ordez, beste hori,
>> "Iñakik zer hartu behar duk?", guretzat bestea bezain normala eta erabilia.
>> ------------------
>>
>>  Soraluzen eta Bergaran erabiltzen ei da.
>> Neretzat, behintzat, erabat arrotza Eibarren.
>>
>>  Zer diñozue?
>>
>> eskerrik asko
>> a.
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>
> --
> --------------------------------------
> Iban Arantzabal Arrieta
> Goiena Komunikazio Taldea
> [email protected]
> Tel.:943 250 505
> Goiena.eus
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to