Joskera hori erabat da arrotza Eibarren; gehixago gaiñera, esango neukek
ez dala zuzena. Guk holan darabigu: "Iñakik zer hartu biajok" edo
"Iñaki, hik zer hartu bi'ok".
Serafin
20/07/2014 16:38(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
kaixo,
galdera bat egin deste Plazentziatik, ia laguntzerik dakazuen:
-----------------
Kontsulta batekin natorrek. Ea Eibar aldean erabiltzen den Plazentzian
orain artean normal-normala izan den forma bat. Taberna batean gagozak
lagunartean, esate baterako, eta kaja daukanak, eskatzerakoan, ez
badaki nik zer nahi dudan, esango zidak: "Iñakik zer hartu bi'ok?".
Hau da, "Inaki, hik zer hartu behar duk" forma deikiduna erabili
ordez, beste hori, "Iñakik zer hartu behar duk?", guretzat bestea
bezain normala eta erabilia.
------------------
Soraluzen eta Bergaran erabiltzen ei da.
Neretzat, behintzat, erabat arrotza Eibarren.
Zer diñozue?
eskerrik asko
a.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.