2014-06-20 11:05 GMT+02:00 iker <[email protected]>:
Umien eta bereziki gaztien artian zaila ikusten dot konpontzia. Bereziki
gaztien artian, diglosia egoeran euskeraz kalean erabiltzeko argota sortzia
ezinezkua dan neurrixan. Neretzat hau oso garrantzitsua da.
Luistxok:
>nik uste dut gazte euskaldunek badaukatela argota: euskara da argota,
>euskarazko keinu batzuekin ziprinztintzea berbeta. Horixe da euskaƱola, nire
>ustez, eta bereizgarri argi bat da, kontraste egiteko, nolabait esateagatik,
>ez-abertzale edo "kastellanoekin". Bakoitzak badakiela norekin egin dezakeen
>euskaƱolez eta norekin ez.
Neretako problema ez da argota, da Eibarren euskaraz berba egiten dabenak
kaxero bat dela. Hau da, egin behar du ahalegin bat korrontearen kontra
joateko, erabili ahal du argota eta besteek ez diote ulertuko, eta halako lana
hartu ostean, beste gazteek kaxerotzat hartuko dabe. Eta jakina, ez molatzen.
Eta 16 urte daukazunean, ez molatzea gerta dakizuken desastrerik mundialena da.
Tematuta nago adibidearekin, baina argia da: irakurtzen irakurtzen ditut
gure nerabearen (ia 17 urte) ingurukoen twitterrak Bergaran eta Eibarren.
Bergarakoenak denak euskaraz edo hizkuntza bietan dira. Eibarkoenak denak
gaztelera hutsean. Ikusi hau, Eibarren ezinezkoa da:
https://twitter.com/SanLokal
Beste adibide bat: Eibarko ume batek twitter kontu bat sortu du gazelera
huts-hutsean. Bere gurasoek ikusi, eta ez zaie hizkuntz kezka sortzen.
Nagusien artean, ba taldeak daude. Nik Eibarren apenas daukat aukerarik
euskara erabiltzeko lagun arteko taldeetan. Bergaran ia gehienetan bai, baina
talderen batean polizia linguistikoa sentitzen naiz, ni hurbildu eta denak
halako batean euskaraz hasten direlako. Bizitza dikotomikoaren ajeak.
Beste gauza bat da ume eta gazte horiek etxian behintzat erabiltzen badabe,
helduak izatian kalian euskaraz natural eittera pasako diran.
Kolonizauan sindromea gainetik kentzen ez dogun bittartian eta anbulatorixuan
edo autobusian heldu euskaldun geixenok lelengo berbia gaztelaniaz eitten daben
bittartian, ez gara/dira eredu umientzat. Nik uste dot lehenik helduon
konportamientua aldatu bihar dala. Eta hori benetan aldatu leike legiak aldatu
barik? Kontzientziatzen bakarrik?
> Nik uste dut beste marko legal bat behar dela bai. Independentziaren eskutik,
> hain zuzen. Eta lehenbailehen behar dugula.
> Kontzientziazioa ere behar da. Edo bere sinonimo bat: militantzia. Euskaraz
> bizitzeko militantea izan beharra dago, eta nire esperantza gazteekin (ez
> dakit oso justifikatua) da pertsonak nagusitu egiten direla eta, 17-21 urteen
> bueltan edo, aukera linguistiko batzuk egitera pasa daitekeela (nik uste dut
> gertatzen dela), zentzu politiko batean ere bai.
Independentzia be bai, baina umeak, gazteak eta helduak ez gara euskara
erabiltzen hasiko independentziaren aldarrikapenaren biharamonean.
Guaia gaztelera da, kiroletan, politikan, modan, herritarrok kontsumitzen dugun
guzti horretan. Gainera praktikoa. Eta jendea ez da kokiltzen euskara ez
jakiteagatik.
Jendea motibatu behar da, kontzientzia har dezala, gaztelera hutsa zatartu...
eta paisaia guztia euskaldundu arazi, euskaraz eroso senti gaitezen edozein
tokitan.
Sirimiria bezala, temati, zabal eta etengabe
En fin, espitxa urten jatana.
Mx
Elna
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.