Ointxe bertan etxeko leihotik entzunda: 11 urteko ume bi, alkarrekin jo ta sua erderaz, bakotxan gurasuak deittu detsenian, gurasuekin euskaraz. Bixak Ikastolako ikasliak dira.
Ez dago zereinik. -- Mikel Larreategi El 18/06/2014 20:42, "Asier Sarasua" <[email protected]> escribió: > Ez, ez da Mundialeko emaitza bat; gaurko Txile-Espainia partiduko > gol-txortia. > Euskeriak gaur Eibarren jasotako pasadia da. > > 2014ko ekainak 18, arratsaldeko 18:15, Ipuruako udal igarilekuan. > Ume eta gazte kuadrillaz beteta. > > Euren artian buelta bat emon dot, ia zenbat ete zebizen euskeraz. > Kontuak ataratzia erreza izan da: %0. > > 27 kuadrilla eta taldetxo, 7-8 urtetik hasi eta 20 urtera > bittartekuak, ikastetxe desberdiñetakuak: BAKAR BAT BEZ EUSKERAZ. > Hutsa, zero. > > Esango deste apokaliptiko, ezkor eta katastrofista hutsa naizela. > Horixe izango da.... Edo porterixatik 27 baloiak ataratziak sortutako > nekia. > > a. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
