Tokatzen jatanagatik, eskerrik asko.

Topaguneko Zuzendaritza Batzordeak egin zidan kargurako (=lanerako) 
proposamena, eta elkarte batek proposatuta izan behar zuenez, ...eta kitto!ri 
eskatu nion nire buruaren proposamena egin zezan (lehen aldiz nire aldeko botua 
eskatzen dudana zeozertarako), eta bertako Zuzendaritza Batzordeak horrela egin 
zuen. Eskertuta nago. 

Orain, gonak bete lan. Munduaren dominaziƱua, hurrengo batean.

Elna


From: Luistxo Fernandez 
Sent: Monday, April 7, 2014 9:09 AM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: [eibar] Zerrendakideen kargu berriak

Lehengo astean, Igone Lamarain zerrendakideak Eta Kitto-ren izenean eskertu 
zituen hemen Koldo Mitxelenaren oroimenez esandakoak. Baina gehitu zuen mezuan 
jada ez zela presidente elkartekoa...


Eske... zinegotzi izendatu dute! 

Aldaketa batzuk izan ei dira Eibarko Udalbatzeko Bildu taldearen osaketan:
http://www.cadenaser.com/euskadi/audios/igone-lamarain-gorka-novoa-nuevos-concejales-eh-bildu-eibar/csrcsrpor/20140331csrcsreus_15/Aes/


Eta Kitto-k presidente berririk baduen, ba ez dakit.


Bestalde, Elena Laka zerrendakidea izendatu dute Topaguneko presidente. 
Elkarrizketa:
http://paperekoa.berria.info/harian/2014-04-06/012/001/trinko_dugun_komunitatea_are_gehiago_zabaltzea_da_topagunearen_asmoa.htm


Topagunea da herrietako euskara elkarteen koordinakundea. Ez dakit Bergarako 
edo Eibarko euskara elkarteen izenean, baten edo bestearen partaide gisa, edo 
bienean edo... bueno, Topaguneko jefe berria hemengo bat.


Bueno, izendapenak onerako izan daitezela, zorionak Elena eta Igone. 


Luistxo



--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to