Lehengo astean, Igone Lamarain zerrendakideak Eta Kitto-ren izenean eskertu
zituen hemen Koldo Mitxelenaren oroimenez esandakoak. Baina gehitu zuen
mezuan jada ez zela presidente elkartekoa...

Eske... zinegotzi izendatu dute!
Aldaketa batzuk izan ei dira Eibarko Udalbatzeko Bildu taldearen osaketan:
http://www.cadenaser.com/euskadi/audios/igone-lamarain-gorka-novoa-nuevos-concejales-eh-bildu-eibar/csrcsrpor/20140331csrcsreus_15/Aes/

Eta Kitto-k presidente berririk baduen, ba ez dakit.

Bestalde, Elena Laka zerrendakidea izendatu dute Topaguneko presidente.
Elkarrizketa:
http://paperekoa.berria.info/harian/2014-04-06/012/001/trinko_dugun_komunitatea_are_gehiago_zabaltzea_da_topagunearen_asmoa.htm

Topagunea da herrietako euskara elkarteen koordinakundea. Ez dakit
Bergarako edo Eibarko euskara elkarteen izenean, baten edo bestearen
partaide gisa, edo bienean edo... bueno, Topaguneko jefe berria hemengo bat.

Bueno, izendapenak onerako izan daitezela, zorionak Elena eta Igone.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to