2014-01-28 Elena Laka <[email protected]>

>
> Ez dakit noiz,  baina gaur konturatu naiz pastelerixia itxi egin dabela.
> Kartel txiki bat zegoen atean, euskaraz eta erderaz, krisiaren ondorioz
> itxi dutela esanez eta bezeroei eskerrak emonez.
>

> Pena emon dozta. Ez neban nik pastel asko erosten,
>

Krisia ... eta neurri handiagoan behar bada, demografia eta kontsumo joeren
aldaketak esango nuke.

- Fin-fina eta sano egoteko, fruta omen da Garitanoko errusoak edo
txokolate eta kokozko palmera erraldoiak baino postre eta merienda hobea.
- Artesautzako produktua baino gehiago marka eta denda kateetako produktua
kontsumitzea.
- urtebetetzeetan whatsapp bidez zoriondu pastelak etxera bidali beharrean,
- zoaz medialuna, errelleno edo bomba kaja batekin bisitan
aittitxa-amama-osaba-izeko gaixoari eta familiak akatu egingo zaitu (eta
gero eta zahar gehiago)
- - hozkailuak erabili izotz blokeen ordez, agur abrelatasak, colorvirrak
eta abar

Bote prontoan,  Piston "*Polo de Palo de Pela*"  Ibarkurutzen eta
Ifarkalen, Solera, Amenabar Kalbetoian, Serapia Bidebarrietan, orain
Garitano , ... pixkanaka ixten joan dira.

eta enplegu planak ez dakit, baina autonomoei ministeritzak SS minimoa,
diputazioek PFEZa eta bankuek komisioak igo dizkiete.

eneko


egixa da, baina txikitatik ezagutu dot pastelerixa hori Eibarren, zabaldu
> zebenean oso dekorazio modernoa zeukan, 70. hamarkadakoa, eta orain ba,
> hori, itxita.
>
> Ostera, parean Springfield kateak denda itzela zabaldu dau.
>
> Itxuraz hau da orain tokatzen den errekonbersiƱua, negozio txikiena.
>
> Eta bittartean Eusko Jaurlaritzak gaur zarata handiz enplegu-plana
> iragarri dau. Autonomo txikiak ere izango ote dittu kontutan.
>
> Elna
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to