Eguerdian Errebaleko Garitano pastelerixatik pasa naizenean, kartel handi bat
ikusi dot, lokala errentan.
Ez dakit noiz, baina gaur konturatu naiz pastelerixia itxi egin dabela. Kartel
txiki bat zegoen atean, euskaraz eta erderaz, krisiaren ondorioz itxi dutela
esanez eta bezeroei eskerrak emonez.
Pena emon dozta. Ez neban nik pastel asko erosten, egixa da, baina txikitatik
ezagutu dot pastelerixa hori Eibarren, zabaldu zebenean oso dekorazio modernoa
zeukan, 70. hamarkadakoa, eta orain ba, hori, itxita.
Ostera, parean Springfield kateak denda itzela zabaldu dau.
Itxuraz hau da orain tokatzen den errekonbersiƱua, negozio txikiena.
Eta bittartean Eusko Jaurlaritzak gaur zarata handiz enplegu-plana iragarri
dau. Autonomo txikiak ere izango ote dittu kontutan.
Elna
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.