Begoñak:

2.- Emandako datuak ZENBAKI hutsak dira. Beraz, 1902 dira ditugun 
atzerritarrak, bai, baina beste horrenbeste edo gehiago dira jatorriz 
atzerritarrak izan eta gaur egun nazionalitate espainiarra dutenak  Eibarren 
(NAN duten, hauteskundeetan botoa emateko aukera...). 

Tira, jatorriz espainolak ez zirenak, eta orain espainolak direnak espainol 
dira Eibarren eta Australian. Pantoja eta Lujanbio bezain espainolak, 
nazionalitatez. Espainolok dauzkagun eskubide eta obligazio berdin-berdinekin, 
noski 

Eta horiek, jakina, ez dira atzerritarren zerrendetan agertuko. 

Elna



From: Egoibarra - Eibarko Udala 
Sent: Thursday, January 23, 2014 1:09 PM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: Re: [eibar] Eibarrek 27.513 biztanle ditu

Aurrenik: mila esker Elena, argitu behar nuena argitu duzu. Hala ere, bizpahiru 
kontu datu horien inguruan:
1.- Apatrida. Hala da: nik neuk ikusi dut nire begiekin agiria. Saharan 
jaiotakoa da. Horrarte argitu dezaket kontua; ezin dut datu gehiagorik eman.  
Pertsona bat apatrida zein egoeratan izan daitekeenj akiteko Internet baliabide 
egokia duzue (Apatriden -'Amabako'?- Estatutua, 1954koa, Acnur, Espainiako 
legeria...): Uste duguna baino zabalduagoa da egoera hori  mundu  honetan.
2.- Emandako datuak ZENBAKI hutsak dira. Beraz, 1902 dira ditugun 
atzerritarrak, bai, baina beste horrenbeste edo gehiago dira jatorriz 
atzerritarrak izan eta gaur egun nazionalitate espainiarra dutenak  Eibarren 
(NAN duten, hauteskundeetan botoa emateko aukera...). 
3.- Bestalde -Estatiskatik azaldu didatenez- nazionalitatearen kasuan ere kasu 
berezi asko ezberdin daude omen daude: Ameriketako ez dakit zein estatutako 
gurasoek umea beste estatu edo herrialde baten edukitzea eta gurasoenak ume 
horri nazionalitaterik ez ematea...e.a. lluze bat.
Mundu oso bat mundu txiki aldrebes eta askotan petral honetarako...
 Ez dakit kontua argitu ala ilundu egin dizuedan

Begoña Azpiri Eguren
[email protected]  / [email protected] 
tel.: + 34 943708421 / 23

Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
Untzaga plaza, z/g
20600 Eibar
www.egoibarra.com 



--------------------------------------------------------------------------------
De: Elena Laka [mailto:[email protected]] 
Enviado el: osteguna, 2014.eko urtarrilak 23 11:24
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Eibarrek 27.513 biztanle ditu




From: Luistxo Fernandez 
Sent: Thursday, January 23, 2014 9:21 AM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: Re: [eibar] Eibarrek 27.513 biztanle ditu





2014/1/22 Oier Araolaza eta Luistxok:



  Marokiar kopuruak (671) harritu nau ni. Kopuru handia da. Etorkinen artean 
hirutik bat marokiarra da.


 
Sahararrik ere egon behar da ezta?. Marokorrak ote? apatrida hori sahararra ote?

Sahararrek, nik ikusi ditudanak behintzat, nazionalitate marokiarra dute.

Udalean apatrida moduan dagoenak ere izango du nazionalitateren bat, harritzen 
nau apatrida izatea (errefuxiatu moduan egongo da?), izango da udalean ez duela 
pasaportea aurkeztu.


 

  Zalantza. Etorkinen estatistika hauetan bakarrik jatorrizko herrialdearen 
nazionalitatea dutenak agertzen dira? Guraso etorkinetatik Eibarren jaiotako 
umeak adibidez, nazionalitate bikoitza duten kasuan, hor ageri dira? 
  oier.

Galdera ona. Udaleko lurkerrik badabil hemendik ezta? Bego Ibarra be inguruotan 
dabilela uste dot, eta Egoibarra.com-ek atera ditu datuok. 

Guraso etorkinetatik jaiotako umeek gurasoen nazionalitatea hartzen dute 
(odolaren zuzenbidea). Jatorriz espainiar izan daitezke bakarrik atzerritarren 
seme-alabak, baldin eta euren gurasoetako bat Espainian jaiotakoa bada.

Eibarren jaiotako ume marokiarra, marokiarra da bere gurasoak handik 
etorritakoak badira. 

Gero Eibarren bizi diren marokiar asko gaur egun espainolak dira (horrek ez 
dira estatistika honetan agertuko). Behin 10 urte bizi izanda Espainian, eta 
erakutsita ondo portatzen direla eta estatuarekiko atxekimendua daukatela, 
nazionalitatea eska dezakete, eta normalean eman egiten diete. Horren ondorioz, 
euren seme-alabak ere nazionalitatez aldatzen dute. 
Kasu horietan marokiar nazionalitatekoak izateari uzten diote, eta Espainiakoa 
hartu.

Europar Batasuneko pasaporte gorria eskuratzeak afrikar bati ematen dion pozaz 
post bat idatzi nuen prehistorian blogean http://eibar.org/blogak/elena/gorria. 

Elna




--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

<<wlEmoticon-smile[1].png>>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to