From: Luistxo Fernandez Sent: Thursday, January 23, 2014 9:21 AM To: Eibartarrak zerrenda Subject: Re: [eibar] Eibarrek 27.513 biztanle ditu
2014/1/22 Oier Araolaza eta Luistxok: Marokiar kopuruak (671) harritu nau ni. Kopuru handia da. Etorkinen artean hirutik bat marokiarra da. Sahararrik ere egon behar da ezta?. Marokorrak ote? apatrida hori sahararra ote? Sahararrek, nik ikusi ditudanak behintzat, nazionalitate marokiarra dute. Udalean apatrida moduan dagoenak ere izango du nazionalitateren bat, harritzen nau apatrida izatea (errefuxiatu moduan egongo da?), izango da udalean ez duela pasaportea aurkeztu. Zalantza. Etorkinen estatistika hauetan bakarrik jatorrizko herrialdearen nazionalitatea dutenak agertzen dira? Guraso etorkinetatik Eibarren jaiotako umeak adibidez, nazionalitate bikoitza duten kasuan, hor ageri dira? oier. Galdera ona. Udaleko lurkerrik badabil hemendik ezta? Bego Ibarra be inguruotan dabilela uste dot, eta Egoibarra.com-ek atera ditu datuok. Guraso etorkinetatik jaiotako umeek gurasoen nazionalitatea hartzen dute (odolaren zuzenbidea). Jatorriz espainiar izan daitezke bakarrik atzerritarren seme-alabak, baldin eta euren gurasoetako bat Espainian jaiotakoa bada. Eibarren jaiotako ume marokiarra, marokiarra da bere gurasoak handik etorritakoak badira. Gero Eibarren bizi diren marokiar asko gaur egun espainolak dira (horrek ez dira estatistika honetan agertuko). Behin 10 urte bizi izanda Espainian, eta erakutsita ondo portatzen direla eta estatuarekiko atxekimendua daukatela, nazionalitatea eska dezakete, eta normalean eman egiten diete. Horren ondorioz, euren seme-alabak ere nazionalitatez aldatzen dute. Kasu horietan marokiar nazionalitatekoak izateari uzten diote, eta Espainiakoa hartu. Europar Batasuneko pasaporte gorria eskuratzeak afrikar bati ematen dion pozaz post bat idatzi nuen prehistorian blogean http://eibar.org/blogak/elena/gorria. Elna
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
