2014/1/14 Luistxo Fernandez <[email protected]> > > Gerra amaitzean atzerrira joan zen Miguel, baina 1954an itzuli zen > Eibarrera. *"Bere bizitzako azken urteak Eibarko La Salle eta Aldatze > eskoletan eman zituen irakasle gisa.* Lambretta baten gainean ailegatu > ohi zen eskola ematera, sotana aidean zeramala." Donostian hil zen 1984an. >
Aiba, Cañizal Gramatika irakasle izan nuen Isasiko ikastetxean (Orain "La Salle", baina Cañizalen garaian "Corazonistak" ziren, nik uste). Kafesne termoa eta zigarro paketearekin mahai gainean gogoratzen dut. Azukredun zaporeko papera zituzten "Antillana" zigarroen ( http://tinyurl.com/ohuuy3b) erretzaile amorratua. Klaseak ematen zituen bitartean, Antillanen usain gozoaz gela osoa betetzen zuen. Gerora tabako marka aldatu genuen, baina bere eraginez 10-11 urterekin denok Antillana - Piper eta Paxton mentolatuekin batera - erretzea frogatu genuen. Ondo deskribitzen dute Txantxa-zelai blogeko lagunek ;-) Guda ez zuen aipatzen noski, baina bai Argentinan eta Mexikon (uste dut) ibilitakoa zela. Sustantiboak, adjetiboak, buruz ikasi beharreko preposizioak eta abarretaz ondo kostata irakasteaz aparte, "v" eta "b"-ren ahozkera bereiztearen aldekoa zela eta, "ñ"-aren txapelaren jatorria, edo "x"-aren ahozkera ezberdinak irakatsi, Mexico-Mejico, Texas-Tejas, (texados de paxa-tik zetorrela zioen), eta horrelakoak kontatzen zizkigula dut buruan. Antillanak erretzen, Lambretta gainean, garaian ohizkoak ziren matrailekoren batzuk banatzen, gramatika gainditzeko errepeska ugari egiten (quinta repesca, xxxx e yyyy, al encerado), Sanjuan kalean bizi zela (gaur eguneko kale erdia baino ez zenean) eta Arrateko eliza konpontzeko diru-eskeak (Arrateko parrokoa zen, ez badut txarto gogoratzen), gogoratzen ditut. Ez nekizkien Haritzek kontatukoak, txikia mundua. Eneko > Luistxo > > _______________________________________________ > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
