Haritz Rodriguez kazetari eta interneteroak Eibarko apaiz baten gerrako argazkiak berreskuratu ditu amamaren ganbaratik. Eibar eta ingurukoetako batailoi, soldadu eta frenteak. Batzuk artikulu batekin argitaratu ditu gaur Interneten.
http://tokitan.tv/eu/nire-familiako-robert-capa-gerra-zibila-argazki-argitaragabeak Miguel Cañizalen argazkiak dira. Gernikan sortua nonbait, baina txikitatik Eibarren bizi izan ziren anai-arrebak. Abadea zen. Gerra amaitzean atzerrira joan zen Miguel, baina 1954an itzuli zen Eibarrera. *"Bere bizitzako azken urteak Eibarko La Salle eta Aldatze eskoletan eman zituen irakasle gisa.* Lambretta baten gainean ailegatu ohi zen eskola ematera, sotana aidean zeramala." Donostian hil zen 1984an. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
