Bai, ipuin bat duka Eibarko bonbardeuaz, Bizkaiko foru aldundiak etaratako
Bizkaiko bonbardeuen gaineko bilduma baten. Eibarrena aurkeztu eban oin
urte eta erdi inguru.

BFAk eskatu Bizkaiko bonbardeuen gaiƱian idazteko, eta Eibarkua aukeratzia
be! Imajinatzen dot Josune arztondon kuadrillia keia darixola
belarrixetatik Gipuzkuako herri bat sartu bihra izatiagaittik!

leire


Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko urtarrilak 7 19:26):

> Gabonetan Bernardo Atxagaren azken liburua irakurtzen aritu naiz:
> "Nevadako egunak". Ez noa komentariorik egitera, hemen behintzat, baina
> hauxe kontatu nahi nizuen, zuetako batzuen interesekoa izango delakoan:
> azken atalean, idazleak bere amaren bizitzako hainbat zertzelada kontatzen
> ditu; besteak beste, neska-koxkorra zenean, apaiz baten neskame hasi zela,
> non eta Eibarren, II. Errepublikaren urteetan eta gerran. Orduko giro
> politikoa, elizkizunak, familia aberats batzuetako alaben kolejioko
> pasadizoak eta horrelakoak agertzen dira bertan.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to