Gabonetan Bernardo Atxagaren azken liburua irakurtzen aritu naiz: "Nevadako egunak". Ez noa komentariorik egitera, hemen behintzat, baina hauxe kontatu nahi nizuen, zuetako batzuen interesekoa izango delakoan: azken atalean, idazleak bere amaren bizitzako hainbat zertzelada kontatzen ditu; besteak beste, neska-koxkorra zenean, apaiz baten neskame hasi zela, non eta Eibarren, II. Errepublikaren urteetan eta gerran. Orduko giro politikoa, elizkizunak, familia aberats batzuetako alaben kolejioko pasadizoak eta horrelakoak agertzen dira bertan.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
