Bueno, nik antolatzen dudana bastante zehatza da. 3 ordutan, horrenbeste
egingo dugula uste dut: azpitituluak. Beste gairik ez dut nahastu nahi. Eta
udaberria bitartean beste larunbat goizik konprometitu ere ez, momentuz:
bat honetarako, eta ea irteten den.


2014/1/6 Ane Urkiola <[email protected]>

> Iepa,
>
> Intestesgarria deritzot. Atzo kuadrilan komentatu zuten gustauko zitzaiela
> Twitter eta blog bat sortzeko ikastaro batean izen-ematea. 2x1 batera
> animatuko? ;-)
>
> Bestetik, kuadrilako batzuk Itzamna akademian, Bittor Sarasketan, egiten
> dute lan, eta toki polita da horrelako ekimetarako baita. Eurak prest
> egoten dira bestelako ikastaroak eskaintzeko eta komeni zaie marketing
> apurtxo bat. :)
>
> Ondo amaittu oporrak!
>
> Ane
>
>
>
> El sábado, 4 de enero de 2014, Luistxo Fernandez escribió:
>
> Nire afizioetako bat da, batzuek badakizue: http://Azpitituluak.com
>>
>> Pelikulak bertsio orijinalean ikusi, azpitituluekin, ahal bada
>> euskarazkoekin.
>>
>> Aste honetan tutorial bat argitaratu da, oihartzun pixka bat izan du:
>> http://sustatu.com/urtzai/1388672970 Badago interesa.
>> Pentsatu dut osatzea 'marketing' lan hau ikastaro edo taller praktiko bat
>> antolatuz. Eibarren, zapatu goiz batean, Gorostaballeko lokal jakin batean,
>> 10.00-13.00 tartean edo.
>>
>> Otsail-martxoko zapatuak pentsatu dut, baina bat aukeratu behar.
>> Afarimetroa bezala, hor dago, interesa izan dezaketenentzat, Doodle orria:
>> http://doodle.com/hs7f577awfdfef64
>>
>> *Zer izango da tailerra?*
>>
>> Nola jaitsi pelikulak. Nola lortu azpitituluak (euskarazkoak edo beste
>> hizkuntza batzuetan), eta pelikulei lotu. Nola sortu euskarazko
>> azpitituluak. Praktikoa izango da gainera: film bat ikastaroan bertan
>> euskaratuko dugu.
>>
>> *Zer eroan behar da?*
>>
>> Ekarri portatila: Windows, Mac, Ubuntu; sistema guztietarako azalduko
>> dugu, software egokiez hornituta irtengo zara, eta euskarazko pelikula
>> txukunen selekzio bat egongo da eskuragarri, kopiatu nahi badituzu.
>> Interesa baduzu, animatu, bete doodle-a
>> http://doodle.com/hs7f577awfdfef64
>> eskerrik asko
>> Luistxo
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Luistxo Fernandez - [email protected]

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to