Iepa, Intestesgarria deritzot. Atzo kuadrilan komentatu zuten gustauko zitzaiela Twitter eta blog bat sortzeko ikastaro batean izen-ematea. 2x1 batera animatuko? ;-)
Bestetik, kuadrilako batzuk Itzamna akademian, Bittor Sarasketan, egiten dute lan, eta toki polita da horrelako ekimetarako baita. Eurak prest egoten dira bestelako ikastaroak eskaintzeko eta komeni zaie marketing apurtxo bat. :) Ondo amaittu oporrak! Ane El sábado, 4 de enero de 2014, Luistxo Fernandez escribió: > Nire afizioetako bat da, batzuek badakizue: http://Azpitituluak.com > > Pelikulak bertsio orijinalean ikusi, azpitituluekin, ahal bada > euskarazkoekin. > > Aste honetan tutorial bat argitaratu da, oihartzun pixka bat izan du: > http://sustatu.com/urtzai/1388672970 Badago interesa. > Pentsatu dut osatzea 'marketing' lan hau ikastaro edo taller praktiko bat > antolatuz. Eibarren, zapatu goiz batean, Gorostaballeko lokal jakin batean, > 10.00-13.00 tartean edo. > > Otsail-martxoko zapatuak pentsatu dut, baina bat aukeratu behar. > Afarimetroa bezala, hor dago, interesa izan dezaketenentzat, Doodle orria: > http://doodle.com/hs7f577awfdfef64 > > *Zer izango da tailerra?* > > Nola jaitsi pelikulak. Nola lortu azpitituluak (euskarazkoak edo beste > hizkuntza batzuetan), eta pelikulei lotu. Nola sortu euskarazko > azpitituluak. Praktikoa izango da gainera: film bat ikastaroan bertan > euskaratuko dugu. > > *Zer eroan behar da?* > > Ekarri portatila: Windows, Mac, Ubuntu; sistema guztietarako azalduko > dugu, software egokiez hornituta irtengo zara, eta euskarazko pelikula > txukunen selekzio bat egongo da eskuragarri, kopiatu nahi badituzu. > Interesa baduzu, animatu, bete doodle-a http://doodle.com/hs7f577awfdfef64 > eskerrik asko > Luistxo >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
