Gure izenetan bakarrik?

Josu Mendicute (Mugikorretik bidalia)

> El 19/11/2013, a las 23:26, Trebiño - Artetxe <[email protected]> 
> escribió:
> 
> Aspaldi esaten zestan andriak hizkuntzak musika ere badirala. Seguruenean ez 
> dozu ingelesez, frantsesez... ezer adituko baina doinuanagatik badakizu 
> hizkuntza bat edo bestia dan.
>  
> Euskararekin be bardin, nahiz gure belaunaldiak asko galdu daben e.b. gure 
> aittita-amamen aldian.
>  
> Pentsatzen neban gure izen-deiturekin be bardin pasatzen dala. Euskaraz 
> tilderik ez dala jartzen eta Gorosabel, Imanol Trebiño edo Eneko Astigarraga 
> idatziko dogu, eta biharbada ondo idatzita egongo dira.
>  
>  Baina dudatan nago tilderik jarri ezteagaittik (ez jartziagaittik), benetan 
> ahozkatzen duguna da: Gorosábel, Imanól Trebíño eta Enéko Astigarrága. Eta 
> euskaraz ahozkatuta igual izan bihar genduan: Gorósabel, Imánol Trébiño eta 
> Éneko Astígarraga.
>  
> Garbi daukat nere izenakin nik nahi dotena idazten dotela, eta gura badot 
> Imánol eta Trébiño idatzi neike, igual ez dokumentu ofizialetan, baina hórrek 
> ohiko erabileraren %1 dira, eta horrelaxe garbi lagatzen dot nola ahozkatu 
> bihar dan. Horretan nago, zelan ikusten dozue kontua?
>  
> Benetan pentsatzen dot ideia ona izan leikela.
>  
> Gero arte.
>            Imánol.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to