Aspaldi esaten zestan andriak hizkuntzak musika ere badirala. Seguruenean ez 
dozu ingelesez, frantsesez... ezer adituko baina doinuanagatik badakizu 
hizkuntza bat edo bestia dan.
 
Euskararekin be bardin, nahiz gure belaunaldiak asko galdu daben e.b. gure 
aittita-amamen aldian.
 
Pentsatzen neban gure izen-deiturekin be bardin pasatzen dala. Euskaraz 
tilderik ez dala jartzen eta Gorosabel, Imanol Trebiño edo Eneko Astigarraga 
idatziko dogu, eta biharbada ondo idatzita egongo dira.
 
 Baina dudatan nago tilderik jarri ezteagaittik (ez jartziagaittik), benetan 
ahozkatzen duguna da: Gorosábel, Imanól Trebíño eta Enéko Astigarrága. Eta 
euskaraz ahozkatuta igual izan bihar genduan: Gorósabel, Imánol Trébiño eta 
Éneko Astígarraga.
 
Garbi daukat nere izenakin nik nahi dotena idazten dotela, eta gura badot 
Imánol eta Trébiño idatzi neike, igual ez dokumentu ofizialetan, baina hórrek 
ohiko erabileraren %1 dira, eta horrelaxe garbi lagatzen dot nola ahozkatu 
bihar dan. Horretan nago, zelan ikusten dozue kontua?
 
Benetan pentsatzen dot ideia ona izan leikela.
 
Gero arte.
           Imánol.

                                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to