Enekok:


> Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu zuzenean edo 
> disimulatuagoan, eskolako 
> koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki taldean ... esaten zuten. 


Eibarren ez dakit, baina Bergaran behintzat 11 urteko ume batek jarduera asko 
egin ditzake, baina bakarrik Bergarako Futbol taldean sartzeko egin behar dira 
selekzio frogak.

Parte har dezake abesbatzetan (bi edo hiru  talde dagoz), orkestan, bandan, 
dantza taldean, eskubaloi, saskibaloi eta txirrindularitza taldeetan, karate 
taldean. Ona ala txarra izan, berdin da. Gaizki abesten baduzu, ez zara izango 
abesbatzeko solista, baina taldean kantatzen duzu. 

Hautaketa bakarrik mutilen futbolean egiten da. Aurkeztutakoen erdia kanpoan 
geratzen da, Nasako injenierua izateko baino froga serioagoetan. Hiru egunetan 
izaten dira frogak, eta ahura estresa eta negarra!

Elna







2013/10/31 Eneko Astigarraga <[email protected]>






  2013/10/31 Oier Araolaza <[email protected]>



    Berrikuntzaren aitzakia hori eskandaluzkoa da. Eibarren berrikuntza eta 
teknologia alorrean lanean jarraitzeko asmoa dagoela ezagutzera emateko futbol 
talde bati 195.000 euro ematea ez dakit nola katalogatu: inteligentziari 
iraina? Imajinatzen dut berrikuntza eta teknologia lanean diharduzuen enpresok 
izango zenutela ideiaren bat diru hori helburu horrekin nola gastatu modu 
eraginkorragoren batean...




  baina, nire ustez, horrelakoak sloganak baino ez dira izaten.  Esan nahi dut, 
ez dakit, milaka daudela edozein lurralderi lotuta:  "Gipuzkoa euskararekin 
bat" (Errealak zeraman),  "Cantabria infinita" (Racingak), "Edinburgh, 
Inspiring Capital" (Maratoiak) ,  "Vitoria capital green" (basketak), "Gipuzkoa 
berria", "Bilbao Bizkaia Be Basque",  "San Sebastian ciudad cultural" , 
"Sydney,city of villages", "Vitoria capital green", "Bakio marinero" ... edo 
nahi dituzuen guztiak.


  "Eibar Innovación-Berrikuntza" horrelako beste bat da.



  Eztabaida administrazio publiko batek kirol edo kultur edo gizarte edo 
gastronomia edo ... entitate bati publizitatearen truke dirua eman behar dion 
edo ez dago. 


  Baina bai noski, eraginkor edo ez, diru kopuru hori inbertitzeko ideia asko 
izan daitezke enpresa eta erakunde askotan


      futbolerako eta kalera botatzen dituzte. Horri deitzen diote oinarrizko 
kirola sustatzea. Eta balioak transmititzea ere hori izango da: "Hik ez dok 
balio, aire!"



  Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu zuzenean edo 
disimulatuagoan, eskolako koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki taldean 
... esaten zuten. 


  Igoal gauzak asko aldatu dira eta gaur egun ez da jada horrela, ez dakit ... 


  eneko



  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.






-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]

 



--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to