2013/10/31 Oier Araolaza <[email protected]>

>
> Berrikuntzaren aitzakia hori eskandaluzkoa da. Eibarren berrikuntza eta
> teknologia alorrean lanean jarraitzeko asmoa dagoela ezagutzera emateko
> futbol talde bati 195.000 euro ematea ez dakit nola katalogatu:
> inteligentziari iraina? Imajinatzen dut berrikuntza eta teknologia lanean
> diharduzuen enpresok izango zenutela ideiaren bat diru hori helburu
> horrekin nola gastatu modu eraginkorragoren batean...
>


baina, nire ustez, horrelakoak sloganak baino ez dira izaten.  Esan nahi
dut, ez dakit, milaka daudela edozein lurralderi lotuta:  "Gipuzkoa
euskararekin bat" (Errealak zeraman),  "Cantabria infinita" (Racingak),
"Edinburgh, Inspiring Capital" (Maratoiak) ,  "Vitoria capital green"
(basketak), "Gipuzkoa berria", "Bilbao Bizkaia Be Basque",  "San Sebastian
ciudad cultural" , "Sydney,city of villages", "Vitoria capital green",
"Bakio marinero" ... edo nahi dituzuen guztiak.

"Eibar Innovación-Berrikuntza" horrelako beste bat da.

Eztabaida administrazio publiko batek kirol edo kultur edo gizarte edo
gastronomia edo ... entitate bati publizitatearen truke dirua eman behar
dion edo ez dago.

Baina bai noski, eraginkor edo ez, diru kopuru hori inbertitzeko ideia asko
izan daitezke enpresa eta erakunde askotan

futbolerako eta kalera botatzen dituzte. Horri deitzen diote oinarrizko
>> kirola sustatzea. Eta balioak transmititzea ere hori izango da: "Hik ez dok
>> balio, aire!"
>>
>
Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu zuzenean
edo disimulatuagoan, eskolako koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki
taldean ... esaten zuten.

Igoal gauzak asko aldatu dira eta gaur egun ez da jada horrela, ez dakit
...

eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to