Eibar.org webgunetik mezua jaso dut, Euskaltzaindiko liburuzainarena... ea laguntzerik baduen inork. ... Egun on,
Euskaltzaindiko artxibo arduraduna naiz eta Eibarko kaleko kontuetaz, beharbada, Udaletik baino errazago informazio emango didazuelakoan idazten dizuet. Badut eskuartean Euskaltzainditik 1963an "Sparrua (edo Esparrua) lagunartea"ri zuzendutako 3 gutun . 1963-02-22ko agirian ematen da erabakiaren berri: http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/53303.pdf Aipatzen dute Felix Aranzabalen dohaintza eta esker oneko gutun bat Pedro Gorostidiri bidaltzen diote. Jakin nahi nuke elkartearen izen zuzena: Sparrua edo Esparrua eta, posible balitz, Felix Aranzabal (zein ez den soinujolea, 1962/63an hil baitzen) eta Pedro Gorostidi (dirudienez txistularia) bigarren abizenak. Eskerrik asko aurretiaz! Josune Olabarria [email protected] Azkue Biblioteka-Euskaltzaindia 944152745
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
