Egun on! Albiste freskoak, prentsaurreko batetik nator oraintxe. Goizeko 9-ak aldean izan da, Twitter bidez.
Kontua da gure aspaldiko lagun batek, Julen Gabiriak, Van Daarbroven-en izenaren pean abentura bat egin behar duela. Bere "Han goitik itsasoa ikusten da" liburua nederlanderara itzuli dute eta maiatzaren 31an bukaera aurkeztuko da. Orduan, hori ospatzeko, bizikleta hartu eta Gernikatik Amsterdamera joango da 15 egunetan, bidean idatziz eta jendearen etxeetan lo eginez. Low cost bidaia esaten zaio. Eta nobedadeen artean esan du _agian_ eibar.org-eko bloga berpiztuko duela. Esan diot agian ezetz, berpizteko mesedez. Gari
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
