Eskertzen dira gomendixuak bai... Nik neuk dantza ikuskizunetan asko disfrutau dot azkenaldixan baina ondiokan ez dakat taldien ezagutzarik eta informazioz ez nao bape jantzitta. Hortaz, zeuk Oier pertsonalki posta zerrendan edota Kezka dantza taldiak gomendatzia neretako eta haurrendako benetan aberatsa dala uste dot.
Marketing piska batekin emaitza hobiak lortuko liratekeela... bat nator! ... udaleko webgunetik, ikastetxeetatik, dantza taldeetatik... zaloa Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 11 11:12): > > Eskerrikasko Leire eta Luistxo, > > Egia esan frustazio iturri handia da dantza ikuskizunena. Eibarko > udalarekin kolaboratzen dugu Coliseoko dantza programazioarekin, > proposamenak eginez eta abar. Urtean hiruzpalau dantza ekitaldi izaten > dira. Iruditzen zait esfortzu polita egiten dela kontratazio mailan > (jaurlaritzaren laguntzarekin) baina erantzuna, ikusle kopuruari > dagokionez, nahiko pobrea izaten dela. > > Udazkenean Bilbon, Euskalduna jauregian Dantzaldia izeneko dantza-programa > bat izaten da, eta adibidez, izango dituzten 4-5 taldeen artean 2 Eibarren > azken aldian izandakoak dira (Aracaladanza eta Dantzaz). Esan nahi dut > horrekin, dantza alorrean maila oso altuko lanak ikusteko aukera dugula > Eibarren, baina Coliseoa erdi-hutsik (edo okerrego, ze Aracaladanzakin > adibidez aforoaren %25 inguru beteko zen...) dago gehienetan dantza > ikusteko. > > Emanaldi bukaeran ikustera etorri den jendearen balorazioa nahiko > positiboa izaten da, baina ez dugu lortzen jende asko erakartzea. Badakit > zaila dela, ez dagoela ohiturarik, dantza ez dela a priori "erakargarri" > gertatzen, e.a. Baina adibidez, Eibarren gurearekin batera (kezka, euskal > dantza) badira beste hiru dantza eskola, klasikoa, jazz-dantza eta > garaikidea lantzen dituztenak. Lau eskolen artean 700 dantza ikasle inguru > izan daitezke Eibarren. Nun dira dantza ikasle guzti horiek Coliseoan > dantza ikuskizun bat dagoenean? > > Oso frustrantea da Coliseora bidean kalera irten berri den hainbat > jenderekin kruzatzea, toribio etxebarrian edo untzagan lagunekin egotera > ateratzen direla ohartzen zara, hiruzpalau ordu emango dituztela horretan, > baina ordubetetxo bat antzoki batean sartzea planteatu ere egiten ez > dutenak. > > Konbentzituta nago promozioan, propagandan, informazioan, marketingean > askoz gehiago inbertitu behar dela, eta horrek bere emaitzak emango > lituzkeela, baina horrek baliabideak eskatzen ditu eta sentsazioa dut ez > dela inbertitzen horretan programazioan inbertitzen denaren proportzioan. > Eibartarrak posta zerrendara email bat bidali eta kuadrilla ederra etortzen > zarete ikustera, beraz, uste dut ez litzatekeela hain zaila izan beharko > horrelako emanaldietan coliseoara jende gehitxoago erakartzea. > > oier. > El 10/10/2013 21:50, "Luistxo Fernandez" <[email protected]> > escribió: > >> >> >> >> 2013/10/10 leire narbaiza arizmendi <[email protected]> >> >>> Eskerrik asko, Oier, gomendixuagaittik! I >>> >> >> Bai, nere izenean be gauza bera. >> >> Luistxo Fernandez >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
