Eskerrik asko, Oier, gomendixuagaittik! Ikuskizun edar-edarra izan zan.
Umiendako ez ezik. nagusixondako be ikusgarrixa! Nik asko disfrutau neban,
loibiak be bai, baiña erdixa, lokartu egin zalako. Baiña hopri be
gozagarrixa danez ;-)

Segi espektakuluak gomendatzen! Milla esker

leire


Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 3
15:44):

>
> Larunbat honetan dantza emanaldi eder bat dago Coliseo Antzokian.
> Aracaladanza-ren Constelaciones ikuskizuna izango da. Orain bi urte
> Nubes-ekin izan ziren hemen, eta oso polita izan zen. Joan Miró-ren
> margolen kolore eta iruditeria dantzara eraman dute oraingo honetan.
>
> "Adin guztietarako" moduko ikuskizuna da, hau da, gehienek "umeentzat"
> sailkatzen dituzten horietako, naiz eta 70 urteko umeek 7 urtekoek adina
> disfrutatu. Hemen infor apur bat eta animatu!
>
> Aracaladanza: Constelaciones
> 2013ko urriak 5, larunbata, 17:00etan
> Eibar, Coliseo antzokia
>
> http://www.dantzan.com/blogak/kezka/dantza-coliseoan-aracaladanza-constelaciones
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to