Txistularixak, bai horixe! Usartza taldekuak. Arkua? Beti bezala egin dugu. Iztuetak (1824) ere deskribatzen du modu horretan eta Pujana zaharrak (Jose Lorenzo) ere berdintsu egiten zuen. Arraten ere halaxe egiten dugu.
oier. 2013/9/27 leire narbaiza arizmendi <[email protected]> > Txistularixa be eibartarrak! > > Bidio zati bat ikusi neban, eta asko gustau jatan zelan egin zenduen > arkua! Idea politta pentsau jatan! > > leire > > > Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 iraila 27 > 15:30): > >> >> Bueno, Luistxo korresponsal lanetan hasi denez, nik kronika sozial bat >> egingo dot. Atzo Diputazioak ematen duen urrezko dominaren saraoan izan >> ginen Donostian. Gu dantzara joan ginen, beste batzuetan bezala, baina >> atzokoan bitxia egin zitzaidan Toribio Etxebarrian baino eibartar gehiago >> ikusi genituela bertan. Aber zenbat ateratzen zaizkidan. >> >> Gu bederatzi dantzari, jantzi-laguntzailea eta argazkilaria joan ginen >> Eibartik. Diputazio aurrera iritsi, eta bertan zegoen Artisau Azokan >> Esku-lan-eko Nerea Lazpitakin topo egin genuen. Diputazioan sartzen hasi >> eta Oier Narbaiza kazetaria aurkitu genuen bertan lanean. Prestaketa >> lanekin genbiltzala, ekitaldiaren erretransmisioa egin behar zuen kameraria >> etorri zitzaigun, Curro (izenik ez dut gogoratzen, baina hala ezagutzen >> genuen Eibarren!), eibartarra bera ere bai. Ezpata-dantzarekin hasi, eta >> omenduengana hurbildu ahala, Nestor Basterretxea eta Martin Garitano ondoan >> Egin-eko kazetaria izandakoa eta gaur egun Garan dabilena, Iñaki Iriondo >> eibartarra ezagutu genuen. Iñaki kezkako txistularia izandakoa da gainera. >> Barruko ekitaldian berak hitz egin zuen Egin-en ordezkari bezala. Ezpatekin >> zubia egin eta azpitik sartzen hasi ziren gonbidatuak, tartean makina bat >> eibartar: Alberto Unamuzaga, Jose Ramon Etxeberria, baita gure Luistxo ere! >> Gonbidatu eta ikusleen artean ere baziren eibartar gehiago, baina denekin >> ezin akordatu orain. >> >> Gure erretratuak hemen: >> >> http://www.dantzan.com/blogak/kezka/gipuzkoako-urrezko-dominaren-ezpata-dantza-2013 >> >> >> >> >> >> -- >> >> ____________________________________________ >> Oier Araolaza Arrieta - [email protected] >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
