Bueno, Luistxo korresponsal lanetan hasi denez, nik kronika sozial bat egingo dot. Atzo Diputazioak ematen duen urrezko dominaren saraoan izan ginen Donostian. Gu dantzara joan ginen, beste batzuetan bezala, baina atzokoan bitxia egin zitzaidan Toribio Etxebarrian baino eibartar gehiago ikusi genituela bertan. Aber zenbat ateratzen zaizkidan.
Gu bederatzi dantzari, jantzi-laguntzailea eta argazkilaria joan ginen Eibartik. Diputazio aurrera iritsi, eta bertan zegoen Artisau Azokan Esku-lan-eko Nerea Lazpitakin topo egin genuen. Diputazioan sartzen hasi eta Oier Narbaiza kazetaria aurkitu genuen bertan lanean. Prestaketa lanekin genbiltzala, ekitaldiaren erretransmisioa egin behar zuen kameraria etorri zitzaigun, Curro (izenik ez dut gogoratzen, baina hala ezagutzen genuen Eibarren!), eibartarra bera ere bai. Ezpata-dantzarekin hasi, eta omenduengana hurbildu ahala, Nestor Basterretxea eta Martin Garitano ondoan Egin-eko kazetaria izandakoa eta gaur egun Garan dabilena, Iñaki Iriondo eibartarra ezagutu genuen. Iñaki kezkako txistularia izandakoa da gainera. Barruko ekitaldian berak hitz egin zuen Egin-en ordezkari bezala. Ezpatekin zubia egin eta azpitik sartzen hasi ziren gonbidatuak, tartean makina bat eibartar: Alberto Unamuzaga, Jose Ramon Etxeberria, baita gure Luistxo ere! Gonbidatu eta ikusleen artean ere baziren eibartar gehiago, baina denekin ezin akordatu orain. Gure erretratuak hemen: http://www.dantzan.com/blogak/kezka/gipuzkoako-urrezko-dominaren-ezpata-dantza-2013 -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
