Ba hori, posta zerrenda bat da. 
Eskerrak gaztea al loro zegoen!

Elna

From: [email protected]
Date: Sun, 11 Aug 2013 23:01:46 +0200
To: [email protected]
Subject: Re: [eibar] Gazteak

Comorrrrr??? Gmail taldea? zer da hori, posta zerrenda ez da izango? 9 
urterekin?????

Josu Mendicute (Mugikorretik bidalia)
El 11/08/2013, a las 20:07, "Elena Laka" <[email protected]> escribió:






Neri inguruan tokatzen ari jata.
 
Seme nagusiak (1997) 11 urterekin eskatu zidan laguntza 
kontua zabaltzeko Tuentin. Iaz deskubritu nuen Twitterra bazeukala, eta 
konturatu zenean banekiela, kandatu egin zuen. Orain bere lagunen twitterrak 
kuxkuxeatzen ditut noizean behin, zeozetaz enteratzeko. Denak dira euskaraz, 
gaztelerazko eta euskalkiarekin nahaste-borraste bat eginda. Egun guztia dabiz 
telefonoari pegatuta, baina sekula inoiz ez dute telefonoa deitzeko erabiltzen. 
Ezta deiak hartzeko.
 
Seme txikiari (2002) 9 urterekin 
igarri nion Tuentixan zebilela. Galdetu nionean, esan zidan berak 
zabaldu zuela kontua, eta harrituta galdetu zidan: ze, ezin da ala? Oraindik ez 
dauka telefonoa, baina lagunekin gmaileko taldearen bitartez komunikatzen 
da. Berak deskubritu zuen nire telefonoan nik nagusiaren Twitterra 
begiratzen nuela, eta hark esanda kandatu zuen besteak.
 
Ohiturak oso azkar aldatzen doaz.
 
Elna 




From: Oier Araolaza 
Sent: Friday, August 09, 2013 8:26 AM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: [eibar] Gazteak




Dantza taldearekin astebetez Europan izan gara. Soziologia 
merkerik egiteko asmorik ez, baina dantzari gazteen komunikazio ohitura batzuk 
harritu naute, eta aipatu nahi nituzke. 


 14,15 eta 16 urteko hamar gazte dira. Adin horretako seme-alabak 
dituzuenontzat nobedaderik ez, baina niretzat sorpresa izan da oso 
twitterzaleak 
direla ikustea. Denek dute smartophonea. Whatsapp eta twitter erabiltzen 
dituzte 
hamarrek, lehena beraien arteko komunikaziorako (taldean), eta bigarrena 
hartzaile multzo zabalagoari begira beraien nondik norakoak 
kontatzeko. 


Ni sorpresan harrapatu nau twitter erabiltzaileak izatea. Facebook bakarrik 
nagusienak (16) dauka, eta apenas erabiltzen duen. Tuenti utzita omen 
dute. 




Denak euskaldunak dira, baina ahozkoan beraien artean ia-etengabe 
gazteleraz dihardute. Twitterren ostera, euskara dezente erabiltzen dute, 
ahozkoan baina askoz gehiago. 


oier.

-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected] 






_______________________________________________
Harpidetza eteteko, 
bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan 
jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio 
mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.             
                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to