Dantza taldearekin astebetez Europan izan gara. Soziologia merkerik egiteko
asmorik ez, baina dantzari gazteen komunikazio ohitura batzuk harritu
naute, eta aipatu nahi nituzke.

 14,15 eta 16 urteko hamar gazte dira. Adin horretako seme-alabak
dituzuenontzat nobedaderik ez, baina niretzat sorpresa izan da oso
twitterzaleak direla ikustea. Denek dute smartophonea. Whatsapp eta twitter
erabiltzen dituzte hamarrek, lehena beraien arteko komunikaziorako
(taldean), eta bigarrena hartzaile multzo zabalagoari begira beraien nondik
norakoak kontatzeko.

Ni sorpresan harrapatu nau twitter erabiltzaileak izatea. Facebook bakarrik
nagusienak (16) dauka, eta apenas erabiltzen duen. Tuenti utzita omen dute.

Denak euskaldunak dira, baina ahozkoan beraien artean ia-etengabe
gazteleraz dihardute. Twitterren ostera, euskara dezente erabiltzen dute,
ahozkoan baina askoz gehiago.

oier.

-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to