Nik horren inguruko legeez ez daukat ideiarik, baina mutrikuarrek debarrei kantatzen dietena ekarri dit burura:
Debar txorua kardantxulua kaixolakua errealian erosittakua. Elna > Date: Wed, 12 Jun 2013 18:19:06 +0200 > From: [email protected] > To: [email protected] > Subject: [eibar] Kardantxiloak kaiolan edukitzea legala da? > > Etxean txoritxo bat izan genezakeela pentsatu... alabari ilusioa > egingo ziola jakinda, eta joan ginen, alaba eta biok, Donostiako > animalia-denda batera kardantxilorik ba ote zen galdetzera. > > Ze, txori kantaria, eta Euskal Herrian dagoen politenetakoa, ba zer > hobe kardantxiloa baino? > > Baina, hara, ez direla kardantxiloak saltzen, ezin direla kaiolan > eduki. Horixe esan zigun dendakoak. "Mistoak", bakarrik, nahasketa > direnak, kanario eta kardantxiloarena edo, ze kardantxiloa ez ei da > kaiolan preso erreproduzitzen den txoria. > > Eta gaur, honekin egin dut topo > > http://www.etakitto.com/berriak/kirolak/eibarko-kardantxiloak-izan-ziren-onenak-azitainen.html > > "Eibarko kardantxiloak izan ziren onenak Azitainen ---- Jose Luis > Fdez. Goikoetxearen kardantxilo bik lortu zuten puntu gehien txori > kantarien JJJ Memoriala - San Juan Sariaren 14. edizioan. Eguraldi > kaxkarrak Arraten egin behar zena Azitaingo Altzubarren frontoira > eraman zuen txapelketa eta han bildu ziren 50 kardantxilo eta 18 misto > edo nahastuak. Kardantxiloetan lortutako garapenekin batera, mistoetan > Fco. Javier Luque eibartarra bigarren sailkatu zen, Pedro Fernandez > urretxuarraren atzetik. Argazkiak ikusteko hemen klikatu." > > Eibarren, behintzat, apuntapala kardantxiloak preso!! > > argibiderik bai inork? > > -- > Luistxo > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
