Etxean txoritxo bat izan genezakeela pentsatu... alabari ilusioa
egingo ziola jakinda, eta joan ginen, alaba eta biok, Donostiako
animalia-denda batera kardantxilorik ba ote zen galdetzera.

Ze, txori kantaria, eta Euskal Herrian dagoen politenetakoa, ba zer
hobe kardantxiloa baino?

Baina, hara, ez direla kardantxiloak saltzen, ezin direla kaiolan
eduki. Horixe esan zigun dendakoak. "Mistoak", bakarrik, nahasketa
direnak, kanario eta kardantxiloarena edo, ze kardantxiloa ez ei da
kaiolan preso erreproduzitzen den txoria.

Eta gaur, honekin egin dut topo

http://www.etakitto.com/berriak/kirolak/eibarko-kardantxiloak-izan-ziren-onenak-azitainen.html

"Eibarko kardantxiloak izan ziren onenak Azitainen ---- Jose Luis
Fdez. Goikoetxearen kardantxilo bik lortu zuten puntu gehien txori
kantarien JJJ Memoriala - San Juan Sariaren 14. edizioan. Eguraldi
kaxkarrak Arraten egin behar zena Azitaingo Altzubarren frontoira
eraman zuen txapelketa eta han bildu ziren 50 kardantxilo eta 18 misto
edo nahastuak. Kardantxiloetan lortutako garapenekin batera, mistoetan
Fco. Javier Luque eibartarra bigarren sailkatu zen, Pedro Fernandez
urretxuarraren atzetik. Argazkiak ikusteko hemen klikatu."

Eibarren, behintzat, apuntapala kardantxiloak preso!!

argibiderik bai inork?

-- 
Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to