:) hola gracias pisoni, he subido tu traducción a la wiki: http://sindominio.net/hackmeeting/index.php?title=2012/Agiria
he traducido manifiesto por agiria, segun un dicc online ¿es correcto? También lo he traducido al catalan: http://sindominio.net/hackmeeting/index.php?title=2012/Manifest/ca aupa esos traductores! ciao EL Sun, 23 Sep 2012 20:03:28 +0100 (BST) pisoni <capazogo...@yahoo.es> escrigué: > Buenas, gente! > > > https://n-1.cc/pg/pages/view/1444521? > > tambien he estado dado riendas al manifiesto! > > he modificado el ultimo texto del etherpad, esta en color azul! > > > He traducido el manifiesto a euskara, si alguien le quiere pegar un > repaso, lo pongo aqui. Estaria guay si alguien traduce la ultima > frase, porque a mi no se me ocurre como decir eso en euskara. > > "Birkonektatzera" gatoz: Egin, sortu, konexio inklusiboa. (sic) > Gizabanakoak besteekiko duten paritatea berrezartzeko funtzioa. > Sektarismo soziala desaktibatu, kontsumoarengatik emanda batez ere, > baina isolamendu ideologikoagatik eraikia. Bidezko elkarbizitzarako > hasiera unibertsala gara, gure sorrera espeziearen oinarrizko aukera > originala da. Hortan airea bezain komunak eta beharrezkoak gara. Ura > bezain elkarlotuta eta argia bezain zabalkorra. Komunitatearen > oinarria da iturria eta iturriak sarbide pribilegiatuak disolbatzea > inplikatzen duen bakegintzako eboluzioa dakar. > > > HACKAFOU > -Hackmeeting 2012- > Ca la Fou, Cabrera d'Anoia, Barcelona > 12, 13 y 14 d'octubre > > Aurten iraganera itzuli eta hau pentsatzera eraman gaitu:"Urte batzuk > lehenago hau guztia nire gainera eroriko zela esan bazidaten, ez nuke > sinistuko". Kristalezko sapai bat existitzen bada kontrol soziala, > monopolizazioa, bigilantzia eta eskubideen galerarekin lotuta > dagoena, bai mundu errealean bai sarean muga honetara hurbiltzen ari > gara, era arriskutsu batean. Miseria sortzeko makina arrapaladana doa > eta geroz eta gehiago soberan gaude, bere hazkunde absurdo eta > esponentzialean. > > Burutik pasatzen zaigu, bueltak ematen diogu, gure intimitatean > xuxurlatzen dugu, kalean elkarrekin oihukatzen dugu. Bota beharreko > arrastoak... > > Zientzia eta teknologiaren arrastoak, eraikin > tekno-militar-industrialak, ziurtasun faltsua bilatzeko histeria, > kapitalarenganako serbilismoa, besteen sufrimeduarekin > esperimentazioa, jaten gaituen espezializazioa, falo itxurako > katedral berriak, inoiz ulertuko ez dituzun jakintza hermetiko eta > supertraszendentalak, hirien gune publikoen eskubide eza, iraultzaren > moda, RT merkantzian bihurtuta. Ezgaitasunaren kontsumoa, cylon > teknologiak, beti zelatari... Bai, gure sormen gaitasunaz > aprobetxatzen ari dira gutxi batzuen probetxurako: Gure sorketak > kudeatzen dutenak, lana, errekurtsoak... baina egunez egun gehien > behar gaituzte... guretzat argi dago bizi, sortu eta maite ahal > dugulako bitartekaririk gabe. Iragan eta etorkizunaz nola berjabetuko > gara gure orainak eraikitzeko? / Astronauta Autonomoen Elkarteak zera > esaten zuen "Etorkizuna ez dago markatuta, zerutik momentu egokian > guregana erortzeko prest. Ideia mugatu bat dugu bakarrik, hasieran ze > itxura izango duten espazioko komunitateak, eta ezin dugu jakin ze > itxura izango duten hemendik 100 urtetara. Erantzunak topatzea > normalean zatirik hoberena da, parte hartzen dugun jokuen helburua. > Aukerak eta esperimentazioa gustoko dugun jendea gara, eta "lerro > zuzena" edo "arrazoi erretrospektiboa" ez dira gure gauza. Jakin > badakiguna zera da, kanpo espazioko birpopulaketa hau, mugan > daudenak, hutsik edo basamortu bihurtuak, bizi berria eman eta > eraldatuko ditu. Gune industrial izatetik, jostailu apurtutak, > autogestioa, autonomia, elkarkidetza eta komuna dena sortzera pasako > dira, subiranotasuna berria sortuz ( ekologikoa, energetikoa, > teknologikoa). Hirietan saguzahar ikusezinak daude, eta bere > ultrasoinuek "atzera ez joatea erabaki dugu" oihukatzen dute. Nahiz > eta pertsona guztiek pentsaera autoritarioa, kapitalista, banakakoa > dugun, eta elkarrekin bizitzea, lo egitea, bazkaltzea ez digu > magikoki honetaz libratuko, pixkanaka-pixkanaka gure loturak apurtu > eta soluzio ezberdinak topatzen ditugu. Ez gaude hemen aitatxo eta > amatxo "komunitarioen" esku jartzeko, guneak eta sare sozial askeak > sortzeko baizik, konpromezuan oinarrituta, erantzunkizunean eta > auto-disziplina komunista anarkistak. Poterearen gehiegikeriari > ematen diogun erantzuna da hau: autonomia, gure bizitzarako > estrategia kapitalismo berandu honen kolalsoaren kontra. > Programatutako zaharkikuntzaren erresistentzia gara, teknologia > berriak sortuz aparatuekin, gure aurrekari konformista eta nagiek > bukatuta eman dituztenekin. Motorrak berotzen gaude, > _______________________________________________ HackMeeting mailing list HackMeeting@listas.sindominio.net https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/hackmeeting